Urtarrilaren 30eko greba orokorra

Udal zerbitzuak itxita daude

Noaua Aldizkaria 2020ko urt. 30a, 10:34
Kiroldegia itxita topatu dugu goizean

Greba orokorrarekin bat egin duenez, udaletxea itxita egongo da gaurkoan herritarrentzat. Berdin gertatuko da gainerako udal eraikinekin: Oiardo kiroldegia, Sutegi, Potxoenea eta gizarte zerbitzuak. 

Garbitaniako langileek ere greba egin dute. Etxeetan ez da organikorik jasoko gaurkoan, eta industria eta komertzioetan, ez da ez errefusik ez organikorik jasoko.

Ondoko zerbitzuok ere bat egin dute Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deitu duen greba deialdiarekin: Taxi busa; Artzabalgo eguneko arreta; Etxez etxeko zerbitzuetan garbiketakoek; Arrate, Artzabal eta Santueneko jubilatuen elkarteek (azken honetan zerbitzu minimoak ezarri dituzte); Usurbilgo Lanbide Hastapena; Zirimara; Artzabal taberna.