Sagarrondotik Sagardora ikastaro praktikoa abiatuko dute gaur

Noaua Aldizkaria 2020ko ots. 6a, 08:06

"Sagarrondoen eta sagar basatietatik sortutako landareen arteko desberdintasunak. Nola sortu landare osasuntsu bat" saioarekin abiaraziko dute Sagarrondotik Sagardora ikastaro praktikoa ostegun honetan (otsailak 6) 18:00etan Potxoenean. Gogoan izan, hurrengo astean baratze zaintzari buruzko hitzaldi zikloa iragarri dela baita. Lerrootan dituzue xehetasunak.

Sagarrondotik Sagardora ikastaro praktikoaren abiatzea
Otsailetik urrira luzatuko da Alkartasuna Kooperatibak, Sagarkik, Bizi Sagardoak eta Usurbilgo Udalak antolaturiko ikastaro praktikoa. Lehen bi saioak otsailean izango dira, Potxoenean. Lehenengoa gaur bertan:
-Otsailak 6: "Sagarrondoen eta sagar basatietatik sortutako landareen arteko desberdintasunak. Nola sortu landare osasuntsu bat". Juan Gamio (18:00etan).
-Otsailak 15: "Sagastien neguko kimaketa, eta ongarriketa". Aitor Etxeandia.
-Martxoak 7: "Fruitu arbolen udaberriko edo zotzeko txertaketa". Josu Osa.
-Martxoak 21: "Sagastien neguko kimaketa, gaixotasunak eta tratamenduak". Aitor Etxeandia.
-Apirilak 25: "Ilargia eta egutegi biodinamikoa". Xabier Akizu.
-Maiatzak 9: "Garbitasuna sagardoaren kalitatearen lagun. Sagardoa egurrezko ontzietan. Sagardoaren historia bat, zer ikasteko?". Egoitz Zapiain eta Jakoba Errekondo.
-Ekainak 6: "Sagastien udako kimaketa, gaitzak eta izurriteak". Aitor Etxeandia.
-Uztailak 11: "Fruitu arbolen udako edo begiko txertaketa". Josu Osa.
-Irailak 5: "Sagarraren heldutasun analisiak. Etxean sagardoa egiteko hastapenak". Aitor Etxeandia eta Egoitz Zapiain.
-Irailak 19: "Etorkizuneko sagastiaren diseinua; biltzeko makinaria, barietatea, mentu-oinak, sagastien formatoak". Aitor Etxeandia.
-Urriak 17: "Sagargintza eta sagardogintza ekologikoa. Betebehar tekniko-administratiboak". Enrique Dapena. Eneek.
Oharrak:
-Kimaketa praktikak bertako sagastietan egingo dira.
-Ikastaroen egunak aldatuak izan daitezke, eguraldia edo irakaslearen eskakizunagatik.
-Lehen saioan izan ezik, gainerakoak 9:00-13:00 artean.

Ikastaro osoaren prezioa:99 euro (Alkartasuna Kooperatibako bazkideek doan). Egun solteetan izena eman daiteke.

Izen ematea:
943 361 114
alkartasuna@usurbil.com
alkartasuna.eus

Baratze zaintzari lotutako hitzaldi zikloa
Hazi Fundazioak Europar Batasuneko FEADER funtsarekin batera finantzaturiko baratzea zaintzeari buruzko hitzaldi sorta antolatu du datorren asterako:

Otsailak 11, asteartea
15:00-17:00 Pipermina hazteko sistema mistoa. 2019ko esperientziaren emaitzak, koko-zuntzarekin. Jorge Arizmendi (ABELUR).
17:00-19:00 Piperminaren birosiaren arazoa. Santiago Laregla/Mikel Ojinaga (Neiker)
Matrikula: doan.

Otsailak 12, asteazkena
15:00-17:00
Txertakak tomate-hazkuntzan. DeRuiter enpresako hizlaria.
17:00-19:00 Klimaren eta hidroponiaren erabilera tomate-hazkuntzan. Paco Martin.
Matrikula: doan.

Otsailak 13, osteguna
15:00-17:00
Zorriaren kontrol biologikoa. Julian Giner.
17:00-19:00 Kontrol fitosanitario integratua tomatean. Paco Sala.
Matrikula: 36 euro
Oharra: hitzaldiak erdaraz izango dira.
Izen ematea: 627 431 904 / fpegipuzkoa@hazi.eus