"Gatazka eraldaketarako aukera" tailerra 17:00etan Udarregi Ikastolan

Noaua Aldizkaria 2020ko ots. 6a, 08:02

Hitz Aho Udarregi Ikastolako guraso elkarteak, Harremanitzek eta Usurbilgo Udalak gurasoei zuzenduta antolaturiko saioa ostegun honetan, otsailaren 6an, arratsaldeko 17:00etan hasita Udarregi Ikastolaren eraikin gorrian.

Familian, helduen nahiz haur eta helduen artean ematen diren gatazkei aurre egiteko batzuetan izaten den baliabide faltaren aurrean, gatazkari beste begirada batetik heldu eta eraldaketarako gako batzuk emango dira hitzorduan zehar, antolatzaileek aurreratu duten moduan.

"Tratu onez ari garenean, badirudi momentu gatazkatsuek ez daukatela lekurik eta tentsio uneak desagertzen direla. Baina ez da horrela. Pertsonon arteko harremanetan gatazkak ematen dira, saihestezina da. Familian, helduen eta haur eta nerabeen artean ere ematen dira, noski, eta horiei aurre egiteko baliabide falta izaten da batzuetan. Usurbil Tratu Onen herri baterantz transformatzeko nahian, Arremanitz Kooperatibak eta Usurbilgo Udalak, Hitz Aho guraso elkartearekin elkarlanean "Gatazka: eraldaketarako aukera" familientzako tailerra antolatu du, gatazkari beste begirada bat eman eta eraldaketarantz jartzeko".

Udarregi Ikastola
Gogoan izan, gainerako ikastetxeen antzera ixtear dute Udarregi Ikastolan ere 2020-21 ikasturterako matrikulazio kanpaina. Ostiral hau, otsailaren 7a izango duzue tramitazioa bideratzeko azken eguna.

Konpetentzietan oinarritutako hezkuntza integrala 0-16 urte artekoentzat, euskalduna, irakaskuntza eleanitza (ingelesa 4 urtetik eta frantsesa DBHn); ikastola inklusibo eta berritzailea (berrikuntza didaktiko, metodologiko eta teknologiko etengabeak); indarrean duten eskola jazarpenaren aurkako KiVa programa; autobus (Lasarte, Zubieta, Santuenea eta Aginagara), jangela (bertan sukaldatutako produktuekin) eta zaintza zerbitzuak (8:00-9:00 ikasturtean zehar. Iraila eta ekainean, 14:30-16:30); Zirimara aisialdi proiektua eta eskolaz kanpoko jarduerak (kirola, dantza, xakea, antzerkia, robotika); beka sistema propioa (kuoten %100 bonifikatua)... eta gehiago eskaintzen du Udarregi Ikastolak. 

Matrikulazioa bideratzeko aurrez Ikastolara deitu hitzordua zehazteko. Tramitaziorako honako dokumentazioa aurkeztu beharko da: udaleko bizikidetza-ziurtagiria, haurraren NAN tamainako argazkia, familia-liburua, gurasoen NAN, Gizarte Segurantzako txartela, kontu korronte baten zenbakia (IBAN eta BIC kodeak). 

Informazio gehiagorako:
943 361 216
udarregi.eus