Adi datozen ikastaroei

Noaua Aldizkaria 2020ko ots. 20a, 09:08

Ostiralerako ligoteo sanoari buruzko tailerra iragarri dute Kafe Tertuliak eta udal Parekidetasun Sailak. Datozen asteetarako, KzGuneko eta Sagarrondotik Sagardora ikastaroko saio gehiago. Azken honi lotuta, antolakuntzak aldaketak iragarri ditu martxoko bi hitzorduetan.

Ligoteo sanoari buruzko tailerra
Ligoteo sanoa identifikatzeko tailer mistoa antolatu dute Kafe Tertuliak eta Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak otsailaren 21ean, gaueko 22:00etan Potxoenean. Iaz bezala, aurtengo saioa ere tratu onak sustatu, eta parekidetasuna eta sexologia alorrak lantzen dituen Arremanitz Kooperatibak eskainiko du. Izen ematea, otsailaren 16a  baino lehen bideratu behar zen, Kafe Tertuliaren Instagramera mezua idatzita: https://www.instagram.com/kafetertulia/?hl=es

Sagarrondotik Sagardora ikastaro praktikoaren abiatzea
Otsailetik urrira luzatuko da Alkartasuna Kooperatibak, Sagarkik, Bizi Sagardoak eta Usurbilgo Udalak antolaturiko ikastaro praktikoa. Martxoko saioetan aldaketak izan dira. Hona hemen hitzorduon egutegi eguneratua:
-Martxoak 7: "Sagastien neguko kimaketa, gaixotasunak eta tratamenduak". Aitor Etxeandia. 
-Martxoak 14:  "Fruitu arbolen udaberriko edo zotzeko txertaketa". Josu Osa.
-Apirilak 25: "Ilargia eta egutegi biodinamikoa". Xabier Akizu.
-Maiatzak 9: "Garbitasuna sagardoaren kalitatearen lagun. Sagardoa egurrezko ontzietan. Sagardoaren historia bat, zer ikasteko?". Egoitz Zapiain eta Jakoba Errekondo.
-Ekainak 6: "Sagastien udako kimaketa, gaitzak eta izurriteak". Aitor Etxeandia.
-Uztailak 11: "Fruitu arbolen udako edo begiko txertaketa". Josu Osa.
-Irailak 5: "Sagarraren heldutasun analisiak. Etxean sagardoa egiteko hastapenak". Aitor Etxeandia eta Egoitz Zapiain.
-Irailak 19: "Etorkizuneko sagastiaren diseinua; biltzeko makinaria, barietatea, mentu-oinak, sagastien formatoak". Aitor Etxeandia.
-Urriak 17: "Sagargintza eta sagardogintza ekologikoa. Betebehar tekniko-administratiboak". Enrique Dapena. Eneek.
Oharrak:
-Kimaketa praktikak bertako sagastietan egingo dira.
-Ikastaroen egunak aldatuak izan daitezke, eguraldia edo irakaslearen eskakizunagatik.
-Lehen saioan izan ezik, gainerakoak 9:00-13:00 artean.

Ikastaro osoaren prezioa: 99 euro (Alkartasuna Kooperatibako bazkideek doan). Egun solteetan izena eman daiteke.

Izen ematea:
943 361 114
alkartasuna@usurbil.com
alkartasuna.eus

KzGunera datozen ikastaroak
Hilabete amaierara arte, 9:00-13:00 artean zabalduko dute hilabete osoan KzGunea. Hemen bertara datozen ikastaroen berri:
-Otsailak 27-28, 9:00-11:00 "Garraio publikoa zure Smartphonean".
-Martxoak 2-12,16:00-18:00 "Google Aplikazioak zure Smartphonean".
-Martxoak 13-16, 16:00-18:00 "Google Argazkiak. Antolatu hodeian zure argazki guztiak".
-Martxoak 17-30, 16:00-18:00 "Eman lehenengo pausoak argazki ukituan GIMPekin".
-Martxoak 26-27, 18:00-20:00 "Online izapideak Osakidetzarekin".
-Martxoak 30-31, 18:00-20:00 "Instagram. Partekatu zure argazki eta bideo onenak".
Informazio gehiago: Kale Nagusia, 37/943 023 684/ tutor.usurbil@kzgunea.net

Kantu Taldea
Astelehenero biltzen da Usurbilgo Euskal Kantu Taldea ikastarorako, 18:00-19:00 artean Agerialdeko musika gelan. Gogoan izan, Santa Ageda bezpera ospatu ostean, hilaren 29an 12:30etan irtengo dira berriz kantu-jiran.