Orbeldikoen gaurko kalejira eta emanaldiarekin, dantza giroa herrian barrena

Noaua Aldizkaria 2020ko ots. 21a, 08:12

Azken hurten ildotik, danzas girotuko digute inauterien asteburuko ostiral hau, 19:15ean Kiroldegitik abiatuta egingo duten kalejirarekin. Frontoian eskainiko dute azken emanaldia. Luzaideko bolant dantzak eskainiko dituzte.

Euskal Herriko dantzak plazaratu izan dizkigute azken urteotan Orbeldi Dantza Taldeko kideak inauterien asteburuan. Mozorro festa herri erdigunera dantzaokin ekarri ohi digute. Baita aurten ere; Luzaideko bolant dantzak eskainiko dizkigute. Oiardo Kiroldegitik abiatuta, kalejira egingo dute lehenik herrian barrena. Luzaideko Bolantak eskainiko dituzte amaieran frontoian. 

Otsailak 21, ostirala
Arratsaldean Usurbilen, Orbeldi D.T.-ren emanaldia:
19:15 
Luzaideko konpartsaren kalejira.
20:15 Luzaideko Bolantak frontoian.

Otsailak 22, larunbata
Mozorrotzeko gaia: Dantza.
11:30 Egunaren hasiera txarangarekin.
12:00 Zirimara jolasak Mikel Laboa plazan.
12:30 Kalejira Gaztelekuko herensugearekin eta Burrunbazale txarangarekin.
13:00 Dantza frontoian Orbeldi Dantza Taldearekin.
16:00 Karaoke festa eta bingoa Gaztelekuan.
18:30 Dj ibiltaria Aztarrikaren karrozarekin, Mikel Laboa plazatik abiatuta.
20:00 Aztarrikaren eskutik performanzea frontoian.
00:00 Dantza festa Iñorkinak eta Kilimak taldeekin.

Elkarlanean: NOAUA! K.E., Usurbilgo Udala, Orbeldi D.T., Zirimara taldea, Usurbilgo Gaztelekua eta Aztarrika Gazte Asanblada.