Aztarrikak Inauteri Festarako prestaturiko karroza bereziari jarraitzeko deia

Noaua Aldizkaria 2020ko ots. 21a, 10:01

Martxoan guztiz martxan jarri nahi duten Zubietako erraustegiari erantzuteko asteotarako antolatu dituzten ekimenen artean da larunbateko Inauteri Festarako iragarri dutena. 

Auzolanean karroza berezi bat lantzen aritu da Aztarrika Gazte Asanblada azken asteotan. Larunbateko Inauteri Festarako prest izan beharko dute. Kalejira berezia iragarri baitute karroza honekin eta Dj ibiltari batekin. Herrian barrena egingo duten biraren amaieran, frontoian, "performanzea" iragarri dute. 

Martxoan funtzionamendu betean jarri nahi duten Zubietako erraustegiaren aurrean erantzuteko gazte asanbladako kideek hilabete honetarako antolatu dituzten ekimenen artean da Inauteri Festa egunekoa. Azken asteotan, errausketaren zero gunera, errauste planta bertatik bertara ezagutzeko mendi martxa egin zuten. Olaia Inziarte bakarlaria gonbidatu zuten Mikel Laboa plazara.

Joan den larunbatean Ainhoa Intxaurrandieta, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko lehendakari ohia eta 2013ko azaroan EHBilduko ordezkariekin batera, garai hartako erraustegiko lanak geratzea erabaki zuena, urte luzeetako milaka gipuzkoarren borondateari bide emanez. Erraustegiak ezkutuan duenari buruzko hitzaldia eskaini zuen hilaren 15ean Sutegin, Joxe Mari Irazusta herritarrarekin batera.

ERRAUSTEGIA GERATZEKO AGENDA
Otsailak 22, larunbata
18:00 Inauteri Festako karrozari segika, gazteok Aztarrika! Dj ibiltaria Aztarrikaren karrozarekin, Mikel Laboa plazatik abiatuta.
20:00 Aztarrikaren eskutik performanzea frontoian.
Antolatzailea: Aztarrika Gazte Asanblada.

Otsailak 27, osteguna
12:00 Ikasleen mobilizazioa Donostiako Gipuzkoa plazatik.
19:00 Gazte mobilizazioa Lasarte-Oriako Okendo plazatik.
Antolatzailea: Ernai gazte antolakundea.

Otsailak 29, larunbata
17:00 "Osasuna, ekonomia eta klimagatik, ez erre etorkizuna!" aldarripean, erraustegia geratzeko manifestazioa Donostiako Easo plazatik.
Antolatzailea: Larreko Mahaia.

Martxoa
Erraustegia "ofizialki" piztu dezaketen balizko hilabetea.