Inauteri Festa 2020

Dantzalekuak nonahi, gaurko Inauteri Festan

Noaua Aldizkaria 2020ko ots. 22a, 15:38

Mozorro festak berez dantzara gonbidatzen bagaitu, pentsa aurten. Dantza dugu larunbat honetako Inauterietako jaialdian murgiltzeko aitzakia, eta Kaxkoan barrena egin dugun osteratxoan, nonahi aurkitu ditugu dantzalekuak eguerdi partetik. Sormenerako gaitasunak ez du mugarik; urtez urte, hobetzen doa ez bakarrik mozorroen diseinua, baita geroz eta ugariagoak diren karrozena ere.