Zubietako erraustegia

Hondakinak erre gabe eta kutsatzailerik sortu gabe kudeatzea eskatu diete OEIT-ko medikuek Foru Aldundiko agintariei

Noaua Aldizkaria 2020ko ots. 26a, 11:26

Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeko (OEIT) kideek astearte arratsaldean Potxoenean egin duten agerraldian, erraustegiak oraindik arriskutsuak izaten segitzen dutela adierazten duten ikerlan ezberdinen emaitzak argitaratu dituzte. Emaitzak eskuetan, eta halako azpiegiturek gaixotzeko arriskua areagotu dezaketela ohartaraziz, eskaera argia egin diete Foru Aldundiko agintariei; osasunean, ingurumenean eta kliman gutxien eragingo duten moduan kudeatzea hondakinak. Alegia hondakinak erre eta kutsatzailerik sortuko gabe kudeatzea. Eta oro har, erakunde oro zein klase politikoari, osasuna politika guztietan txertatzea eskatu diote.

Gaur eta azken urteotan Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeak (OEIT) ezagutzera emandako azterlanek agerian utzi dituzte, erraustegiek osasunerako ekar ditzaketen arriskuak. Datu eta emaitza hauen aurrean, eta medikuak diren heinean, ohartarazpen argia egin dute gaur Potxoenean.

"Mekikuak garen aldetik, Gipuzkoako herritarrak garen aldetik, esan dezakegu hondakinak erraustuz eta ondoren sortutako zepak eta errautsak zabortegian metatzeak are gehiago kaskartuko duela arnasten dugun airearen eta gure elikagaiak landatzen ditugun lurzoruen kalitatea, eta horrek guztiak herritarron gaixotzeko arriskua areagotuko du, aipatutako ikerlanek eta zorroztasun zientifikoz aztertutako gehienek agerian uzten duten bezala".

Hondakinak erre gabe kudeatu
Erraustegiek herritarron gaixotzeko arriskua areagotzen dutelako, Foru Aldundiko agintariei eskaera argia egin diete: "
diputazioko agintariei eskatzen diegu hondakinak kudea ditzaten osasunean ezezik ingurumenean eta kliman ere, beraien harreman estuarengatik, eragin gutxien izango duen moduan".

Hondakinak erre gabe eta kutsatzailerik gabe kudeatu ditzatela galdegin dute. "K
udeaketa horrek, jakina, hondakinen errausketa eta ondoren sortutako zepen eta errautsen zabortegietan metaketa bertan behera uztea eskatzen du. Egin dezatela benetan Gipuzkoako Ingurumen Gunea deitzen den horretatik, hondakinak erre gabe eta ingurumenarentzat eta batez ere Gipuzkoako biztanleentzat kutsatzaileak sortu gabe tratatzeko tresna bat".

Klase politikoari eta erakundeentzat ere osasuna zeharlerroa izan dadila haien politiketan. "O
sasuna beren politika guztietan txerta dezaten, ingurune osasungarriagoak sortzeko eta gaixotasunak prebenitzeko, Munduko Osasun Erakundearen gomendioari eta gizartearen nahiari jarraiki".