Pintxo poteko ostegun iluntzean, bapatean agertu ziren Askatasuna plaza aldetik Irazu kalera, Txiriboga eta Aitzaga inguruetara. Musika entzuteko gailuarekin. Beltzez jantzita, begi aldea belztua zuten maskara txuriekin. Dantzan. Martxoaren 8a iragartzen zuten kartelak eskuetan zituztela.
Txiriboga, Aitzaga, Txirristra, Bordatxo eta Benta tabernak zeharkatu zituzten kalejiran. Taberna barruetaraino sartu ziren, Martxoaren 8a badatorrela ohartaraziz eta mobilizatzeko deia egitera. Herri erdigunean barrena eginiko kalejiran gainera, eskuetan zituzten kartelak itsasten aritu ziren hormetan. Neska gazteak ere kalera ateratzera deitzen dituzte kartelok. "Antolatu! Feminismora batu. Neska* gazteok kalera!".
Kartel hauei ahotsa, irudia eta mugimendua jarri zieten atzokoan, Usurbilgo neska gazte feministek: