#A5

Ezohiko udalbatzarra astelehenean, hauteskunde egunerako mahaikideak hautatzeko

Noaua Aldizkaria 2020ko mar. 7a, 11:24

Hauteskunde egunez, mahaietan lan egitea egokitu zaien herritarrak hautatzeko ezohiko udalbatzarra egingo dute astelehen honetan (martxoak 9) 18:00etan udalbatza aretoan.

Dakizuenez, apirilaren 5ean Eusko Legebiltzarra berritzeko hauteskundeak ospatuko dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Ohi bezala, zozketa bidez erabakiko du Udalak egun horretan egokituko diren hauteslekuetan nortzuei egokituko zaien lan egitea. Hauteslekuetako mahaiak osatzeko, lehendakari, bokal eta haien ordezkoak hautatzeko zozketa astelehen honetan, martxoaren 9an egingo dute, 18:00etarako finkatu duten ezohiko udalbatzarrean. Zozketa eginda, ohi bezala, Udaltzaingoaren bidez helduko zaie jakinarazpena hauteslekuetan egotea tokatu zaienei. 

Posta bidezko bozka
Martxoaren 26ra arteko tartea zabaldu da posta bidez bozkatzea eskatzeko Araba, Bizkaia nahiz Gipuzkoako udalerriren batean erroldatuak daudenen kasuan. Martxoaren 7ra arte atzerrian bizi direnen kasuan. Eskaria norberak egin behar du, gaixo ez bada behintzat. Kasu honetan, eta beharrezko baimendutako ziurtagiriarekin bere izenean beste pertsona batek egin ahalko du eskaera.

Tramitazioa egoki egiten dutenek, martxoaren 16tik 29ra jasoko dute posta bidez bozkatu ahal izateko beharrezko dokumentazio guztia. Eta dokumentazioa jaso ahala itzuli ahalko dira Correoseko bulegora posta bidez bozkatzera.

9 hautesleku
Ez dago aldaketarik. Aurreko deialdien ildotik, apirilaren 5eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen egunerako sekzio, Hauteskunde-Mahai eta Hauteslekuen behin-behineko zerrenda argitaratu zuen Hauteskunde Erroldako Bulegoaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkari­tzak otsailaren 17ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

Guztira 9 hauteskunde mahai osatuko dira inguruotan: haietako hiru Udarregi Ikastolan, bi Kalezarko Haur Eskolan, mahai bana Santuenea Auzo Elkarteko egoitzan eta Aginagako eskolan, eta beste bi Zubietan.

Zubietan bi mahai eratuko dira, dakizuenez, Usurbil eta Donostia aldeko lurretan bizi diren herritarrentzako, mahai bana. Usurbil aldean bizi diren zubietarrek Lanbide Eskolan bozkatu beharko dute, eskola publikoan aldiz Donostia aldean bizi direnek. 

Udalerria

 

Barrutia

Saila

Azpisaila

Mahaia

Letrak

Hauteslekua

 

Hauteslekuaren Helbidea

USURBIL

1

1

 

A

AI

UDARREGI IKASTOLA

GERNIKA IBILBIDEA 11

USURBIL

1

1

 

B

JZ

UDARREGI IKASTOLA

GERNIKA IBILBIDEA  11

USURBIL

1

2

1

A

AZ

KULTUR ELKARTEA

SANTU-ENEA AUZOA 12 (URDAIAGA)

USURBIL

1

2

2

B

AZ

HERRI IKASTETXEA

ERRIBERAKO KALEA  7 (AGINAGA)

USURBIL

1

3

1

A

AI

HAUR ESKOLA

KALEZAR 

USURBIL

1

3

1

B

JZ

HAUR ESKOLA

KALEZAR 

USURBIL

1

3

2

C

AZ

LANBIDE-ESKOLA

ZUBIETA 9

USURBIL

1

4

 

U

AZ

UDARREGI IKASTOLA

GERNIKA IBILBIDEA  11

DONOSTIA

6

12

2

B

AZ

ZUBIETA IKASTETXE PUBLIKOA

LEARRITZA 52 (ZUBIETA)



#A5 Hauteskundeak
-Otsailak 11: Eusko Legebiltzarra desegin eta hauteskundeak deitzeko dekretua argitaratu du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak.
-Otsailak 11-martxoak 26: posta bidez bozkatzea eskatzeko epea (atzerrian bizi direnek martxoaren 7ra arte).
-Otsailak 26-martxoak 2: hautagai zerrenden aurkezpena hauteskunde batzordeetan.
-Martxoak 7-11: hauteslekuetako mahaiak osatzeko kideen zozketak.
-Martxoak 10: hautagai zerrenden argitaratzea.
-Martxoak 16-29: posta bidez bozkatzea eskatu dutenek beharrezko dokumentazioa jasoko dute.
-Martxoak 20-apirilak 3: hauteskunde kanpaina.
-Apirilak 4: hausnarketa eguna.
-Apirilak 5: hauteskunde eguna.