16. Soinurbil Musika Astea

Irriu abesbatza, asteazkeneko organoaren omenaldirako prestatzen

Noaua Aldizkaria 2020ko mar. 10a, 09:50

100 urte bete ditu Usurbilgo organoak Salbatore Elizara heldu zenetik. Asteazken honetan (martxoak 11) omenduko dute, 19:00etan elizan. Ekitaldian parte hartzekoak dira besteak beste, Irriu eta Zumarte abesbatzak edota txistulari taldea. Irriu abesbatzakoen argazkia duzue ondokoa; astelehen iluntzean egin zuten entsegu saioan.

Aurreko hamarkadan bete zuen eraiki zuteneko mendeurrena. Baina 100. urtemuga bat ere bete du Salbatore Elizan dagoen organoak. Usurbila ekarri zutenetik mendea igaro da. Eta omentzera doaz, Zumarte Musika Eskolak martxoaren 9tik 15era antolatu duen 16. Soinurbil Musika Astearen baitan. 

Batetik, organoa ezagutzeko bi bisita gidatu antolatu dituzte, ziklo honen baitan urtero programatzen dituztenak. “Lehenbizi organoa aurkezten da historikoki. Aurkezpenaren ostean, organoa jo, entzun eta barrutik ikusteko aukera dago”, bisita hauetan gidari lanak egiten dituen Joan Luis Atxegaren esanetan.

“100 urte ospatuz, herrian zer dugun aditzera eman nahi dugu. Kanpoko bisitariek bai, baina batez ere organoa herritarrek ezagutzea”. Egitarau honen bueltan:
-“Agur Jaunak”: txistulari taldea eta organoa.
-“Salbatoreko ermitan”: Arantzazu Aranburu bertsolaria eta organoa.
-“Preludioa estilo klasikoan”: Lontxo Oiartzabal organista.
-“Euskal suitea”: Salbatore Arruti Aranburu txistularia eta organoa.
-“Gizadia egarri da”: Irriu abesbatza eta organoa.
-“Mirabeen abesbatza”: Irriu abesbatza eta organoa.
-“Iratzarri, oihu egiten digu ahotsak”: organoa.
-“Iturri maitagarria”: Zumarte abesbatza eta organoa.
-“Ave Maria”: Zumarte abesbatza.
-“Inguruko Dantza”: Usurbilgo Txistulari Taldea.
-“Txakona Fa minorrean”: organoa.
-“Biziaren kanta”: Irriu eta Zumarte abesbatzak, txistulariak eta organoa.
Irriu abesbatzaren zuzendaria: Ramon Udabe.
Zumarte abesbatzaren zuzendaria: Antoni Jorquera.
Organista: Joan Luis Atxega.
Laguntzailea: Salbatore Parrokia.


16. SOINURBIL MUSIKA ASTEA
Martxoak 11, asteazkena
19:00 "100 urte organoa Usurbilen" omenaldi ekitaldia, Usurbilgo Salbatore Elizako organoa bertan dagoenetik mendeurrena bete duela eta. Organoak bidelagun izango ditu hitzordu honetan herriko txistulari taldea, Irriu eta Zumarte abesbatzak.

Martxoak 12, osteguna
18:30 Zumarte eta Altsasuko Musika Eskolakoen kontzertu bateratua. Egitaraua:
-Dantza taldeak (2): Kukutza / "I ́m shipping up to Boston".
-Fanfarrea: Lapurdiko makil dantza /Agurra.
-Konboak (2): Kukutza / "I ́m shipping up to Boston"/ "Basket Case".
-
Kontserbatorioko ikasleak: Leire Nuncio, Maddalen Oiarbide, Asier Díaz.
-Perkusio taldea: "Viva la vida".

Martxoak 13, ostirala
19:30 Broken Brothers Brass Band Usurbilgo kaleetan.
"2006an Iruñean sortua. New Orleansko atzoko eta gaurko kaleko taldeen (Hot&Brass Band, TBC Brass Band, Stooges Brass Band, Rebirth...) bidea ekarriko dute bertara".

Martxoak 14, larunbata
11:30 "Trakamatraka" emanaldia Artzabalgo plazan. "Trakamatraka musika eta birziklatzea, sormena eta irudimena, musika aniztasuna eta ingurumenarekiko errespetua bateratzen dituen proiektua da".

18:30 Illunbe Orkestra Sinfonikoaren kontzertua Salbatore Elizan. Zuzendaria: Joseba Garmendia.
Egitaraua: 
-Coldplay: "Viva la vida".
-James Horner: "Music from Titanic".
-Carlos Gardel: "Por una cabeza". 
-John Williams: "Highlights from Harry Potter".
-"Go West!".
-"The best of Bruno Mars".
-"Pirates of the Caribbean".

Martxoak 15, igandea
Haize Berriak-Sakanako Musika Banda:
12:00 Kalean.
13:00 Frontoian.

Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala.