Koronabirusa

Gaur ere 20:00etan balkoietatik osasun langileak txalotzeko deialdia

Noaua Aldizkaria 2020ko mar. 16a, 12:06

Modu berezian omendu beharreko langileak ditugu osasungintzakoak. Gu guztiok zaintzeko egiten ari diren ahalegin itzel eta nekaezina eskertzeko azken egunotan balkoira atera eta txalotzeko deialdiak egin dira. Gaur ere eskertza keinu bera izateko eskaera egin dute; 20:00etan balkoietan.

Gaurko deialdia ere bolo-bolo dabil whatsapp bidez. "Azken egunetan bezala, iluntzeko 20:00etan herriaren berotasuna eta eskertza bidaltzeko, biztanleria guztia leihoetara aterako da txalo zapar burrundatsua ematera, guztion osasuna zaintzen eta bermatzen ari diren larrialdi zerbitzu guztiei. Indar eta animo asko. Ez dadila haria eten. Eredu zarete".

Igande iluntzeko 20:00etako kanpai hotsekin batera, herritar mordoa atera zen balkoira osasungintzako langileak txalotu eta eskertzera. Larunbaterako ere "Txoria txori" abesteko deialdia egin zen. Etxeratzeko agindua eman osteko lehen astelehen honetan ere gauza bera egitera deitu dute. Balkoira atera eta gu guztiok zaintzen dabiltzanei eskertza burrunbatsua helaraztera.