Behin eta berriz errepikatu beharrekoa, beharrezko produktuen hornikuntza bermatua dago. Usurbilen behar beharrezko gaiak saltzen dituzten hainbat saltoki irekiak daude eta hala segiko dute. Beste zenbait saltoki itxita, ostalaritza establezimenduen antzera. Irekita daudenetara hurbilduz gero, begi bistakoak dira hartu dituzten prebentzio neurriak.
Saltoki atariotan, bezeroen arteko gutxieneko 1,5 metroko tartea bermatzeko marrak margotu dituzte lurrean. Barruan ere, ordainlekuen parean bezeroek ilara egin dezaketen eremuan ere berdin. Ezinbestekoa da, geurearekin batera, gu hornitzen ari diren langileen osasuna babestea. Hemen dituzue erosketak egiterakoan kontuan hartu beharreko neurriak. Besteak beste, etxe bakoitzetik pertsona bakarra joan dadila erosketak egitera, saltokira sartzerakoan eskuak garbitu... Hemen Hurbilago Elkarteak kaleraturiko prebentzio neurri hauei buruzko xehetasunak: