Koronabirusa

DYAk ere laguntza sarea antolatu du

Noaua Aldizkaria 2020ko mar. 20a, 18:59

Elkartasun keinuak asko ugaldu dira egunotan. Berrogeialdiari aurre egiteko, DYAk laguntza sare propioa antolatu du. “Gu momentuz ez gaude Usurbilgo sarearekin harremanetan, baina gure errekurtsoak herriaren eskura jarriak daude, edozertarako”, DYAtik aditzera eman digutenez.

NOAUA! Laguntza premian dagoenak zer egin behar du? Nola baliatu daiteke zuen zerbitzuaz?

DYA: DYAk 24 orduko zerbitzua dauka martxan. Horrela izanik, edozein unetan deitu daiteke 943 46 46 22 zenbakira eta norberak duen beharraren berri eman. Hortik aurrera, DYAko boluntario sarea arduratuko da behar horri erantzuna emateaz, beharrezko diren neurriak hartuta beti ere.

 

Usurbilgo kasuan, laguntza sarea antolatuta dago jada. Usurbilgo herri sarearekin koordinatuta al zaudete?

Sare hori, oker ez bagaude, Udalaren bidez ari da antolatzen. Gu momentuz ez gaude sare horrekin harremanetan, beharrik sortu ez delako momentuz, baina gure errekurtsoak herriaren eskura jarriak daude, edozertarako.

 

"Gelditu eta lagunduko dizugu" izeneko egitasmoa jarri duzue martxan. Zertan datza?

DYAren proiektua, bere sorreratik, "Gelditu eta Lagundu" lelopean mugitu da. Eta orain lelo hori apur bat aldatu egin dugu eta Gelditu eta Lagunduko dizugu deitu diogu. Orain arte bezala, edozertarako gaude; erosketak egin eta etxera eramateko, botikak helarazteko, egunkaria eramateko, berriketaldi bat izateko telefonoz bakardadean daudenekin, informazioa emateko, zalantzak argitzeko… Edozertarako!

 

PD: Elkarrizketa osoa datorren asteko NOAUAn emango dugu argitara.