Koronabirusa

Kabiene: “Telelana ez da saldu nahi diguten bezain ederra”

Noaua Aldizkaria 2020ko mar. 24a, 16:23

Koronabirusaren krisia piztu zenetik hona, inoiz baino gehiago hitz egiten da telelanaz. Balizko pagotxaren aurrean, zer pentsatua eman du Kabieneko kideek zabaldu duten hausnarketak. “Ez da saldu nahi diguten bezain ederra”, hala diote Facebook bidez partekatu duten oharrean. Horrexegatik batu ziren 2016an. Usurbilgo ekintzaile eta profesional talde hau Elhuyarren egoitzaren gune batean ari da lanean.

Telelana bolo-bolo dabil egunotan. “Badirudi etxetik lan egitea zoragarria dela, arazo guztien konponbidea", diote Kabieneko kideek. "Aukera bat izan daiteke. Agian ezinbestekoa egungo larrialdi egoeran, baina badu bere alde iluna ere”. 

 

"Etorriko dira garai hobeak"

Kabienekoek ordea, bestelako irudipena dute: “gutako asko urte luzez aritu gara etxetik lanean, eta jakin badakigu kontua ez dela saldu nahi diguten bezain ederra; bakardadea, kontziliazioa, bizitza pertsonala eta profesionala banatu ezina... Horrexegatik sortu genuen Kabiene. Beraz, animo egun hauetan etxetik lanean ari zareten guztioi, etorriko dira garai hobeak!”.

Argazkia: Kabiene.