Koronabirusa

Kuboak zintzilikariotik hartu ondoren, ondo garbitu eta toki aireztatu batean utzi

Noaua Aldizkaria 2020ko api. 3a, 09:23

Koronabirusa gure eguneroko jardunean eragiten ari da, eta nola gainera. Hondakinen kudeaketan ere, neurri berriak hartu beharko dira. Gaixotutakoen edota isolatuta dauden herritarren hondakinak biltzeko protokolo berezi bat jarri da martxan. Gainerako herritarrentzat ere, gida onen praktika bat landu du Udalak. Kuboa zintzilikariotik hartu ondoren, ondo garbitu eta toki aireztatu batean utzi behar da. 

HONDAKINAK, BERROGEIALDIAN PRAKTIKA ONEN GIDA

 

1. HONDAKINAK JASOTAKOAN, KUBOAK AHALIK ETA AZKARREN JASO

2. KUBOEN KIRTEN ETA KANPOKALDEA GARBITU ETXERA SARTUTAKOAN
Ura eta xaboiarekin, edo desinfektatzaile batekin (50 ur zatiko lixiba zati 1)

3. TOKI AIREZTATU ETA IREKIAN UTZI
Ondoren, eskuak ondo garbitu.

 


EZOHIKO HONDAKINAK ETXEAN GORDE

Ohiko zerbitzuak berriz ere zabaldu arte.

 

--------------------------------------------------------------------------------------------

BIRUSAK KUTSATUTA EDOTA ISOLATUTAKOEN KASUAN:

 

Aurreko batean, urratsez urrats zerrendatu genuen egin beharrekoa. Esteka honetan duzue irakurgai: Gaitzak jotako gaixoaren hondakinak modu berezia birziklatu behar dira.

Espainiako Ingurumen ministeritzak Usurbilgo Udala zoriondu egin du protokolo hau diseinatu eta ezartzeagatik.