Errenta aitorpenaren autolikidazio proposamena ikusteko aukera, gaurtik hasita

Noaua Aldizkaria 2020ko mar. 30a, 11:00

Covid-19 birusak asko aldrebestu ditu gauzak. Hala ere, Gipuzkoako Foru Ogasunak 2019ko errenta aitorpena kanpainari eutsi dio. Autolikidazio proposamenak ikusteko aukera eskaintzen du gaurtik hasita. Modu telematikoari eutsi egin dio. Modu mekanizatua ordea, atzeratu egin du Aldundiak.

Gipuzkoako Foru Ogasunaren web orrialdean murgiltzen bazara, autolikidazio proposamena jasotzeko eskubidea duzun edo ez ikusteko aukera duzu. Hori bai, eskura izan NAN zenbakia eta iazko errentaren kopurua. Apirilaren 16ra bitarte dago autolikidazio proposamena ikusteko aukera. 

 

Aukera mekanizatua atzeratu egin da

Ogasuneko bulegoetan errenta aitorpena aurkezteko eredu mekanizatua atzeratzea erabaki du Aldundiak, #Covid19 birusaren ondorioz sortu den egoera zuzendu bitartean. 

  • Apirilak 6-Uztailak 29: Errenta autolikidazio proposamenak onartu ahal izango dira.
  • Apirilak 15-Uztailak 29: Errenta eta ondarearen Internet modalitatearen epea lantzeko aukera.
  • *Errenta mekanizatua: Atzeratu egin da. Ez da data berririk eman oraindik.