Koronabirusa

Nekane Murga Osasun sailburuaren arabera, "egoera hobetzen ari da"

Noaua Aldizkaria 2020ko mar. 31a, 14:10

Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua itxaropentsu agertu da gaurko agerraldian. "ZIUko (UCI) oheen betetze maila altua bada ere, osasun sareak eskariari erantzuteko eta pertsona guztiak baldintza onetan artatzeko" ahalmena izaten jarraitzen du.

Nekane Murga Osasun sailburuak aditzera eman duenez,  dagoeneko 1.796 dira alta jaso duten herritarrak. EAEko hiru herrialdeetan, hauek dira gaur eguerdian luzatu dituzten datuak:

Gipuzkoan  1.113 dira positibo eman dutenak. Horietatik 377 ospitaleratuta daude. Bizkaian 3.102 positibo, horietatik 1.255 ospitalean jarraitzen dute. Eta Araban, 2.105 positibo eta 379 ospitaleratu.      

 

Test ugari azken egunotan

Guztira 15.593 test egin direla adierazi du. Atzokoan egin omen zituzten test gehien eta 10etik 7 ez zeuden kutsatuta. Hortaz, konfinamenduak emaitza onak eman dituela ondorioztatu daiteke.  “Hobekuntza ematen ari da”, adierazi du hedabideen aurreko agerraldian. 

 

Osasun Sarea, baldintza onetan

Ezin liteke, hala ere, gorakada bat baztertu, gauden egoeran aurrikuspenak egitea arriskutsua baita.  "ZIUko (UCI gazteleraz) oheen betetze maila altua bada ere, osasun sareak eskariari erantzuteko eta pertsona guztiak baldintza onetan artatzeko" ahalmena izaten jarraitzen duela adierazi du.  

Helburu bera lortze aldera, emandako gomendioak jarraitzearen beharra gogoratu du sailburuak, hala nola:

  • Eskuen garbiketa zorroztea.
  • Gainazalak garbitzea.
  • Eta isolamendu neurriak betetzea.

 

Sintomadunek euren anbulatoriora deitu dezatela

Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua egunero ari da azalpenak ematen. Atzo iragarri zuenez,  aurrerantzean euren ohiko osasun etxera deitu beharko dute Covid-19aren sintomak dituztenek. Eta beharrezkoa balitz, handik bideratutako dituzte erreferentziazko zentroetara.