Sortuz, bakardadea isolatuz

Maddi Zuloaga: "Abesti ezagun batzuk kantatuko ditut"

Noaua Aldizkaria 2020ko api. 4a, 09:11

"Egingo dudan agerraldia goxoa izango da, edo hala izatea nahiko nuke". Larunbat honetan kantaldi birtual bat eskainiko du arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

NOAUA! Nolakoa izango da eskainiko duzun kontzertua? Zerbait aurreratzerik?

Egingo dudan agerraldia goxoa izango da, edo hala izatea nahiko nuke, abesti ezagun batzuk kantatuz momentuko etxeko giroa goxotzeko eta disfrutatzeko. 

 

"Ez nuke egoera hau asko luzatzerik"


NOAUA! Konfinamendua goxatzeko xedez abiatu da ekimena. Eta zuk, nola daramazu egoera hau? 

Pentsatzen nuena baino asko hobeto, bizitzak ematen dituen aldaketak aprobetxatuz, gauza berriak ikasten eta nahikoa lasai. Baina ez nuke nahi egoera hau asko luzatzerik.

 

NOAUA! Labur bada ere, zer da konfinamendutik okerren daramazuna? Eta alde onik ikusi badiozu, zein nabarmenduko zenuke?

Konfinamendutik okerren daramadana ez da kalera ezin ateratzea, ezin lagunak besarkatzea, zure ingurukoen presentzia eta batez ere monotonia berri bat sortzea izan da.
Alde onak edukiko ditu eta bat, nire ustez, gauza mordoxka ikasi ditzazkegula, eta inoiz egingo genituen gauzak egiten bukatuko dugula. 

 

Zuzenekoak, sare sozialetan ikusgai

Emanaldia sare sozial hauen bitartez jarraitu dezakezue:  Facebook-en, Usurbilgo artixtak orrialdean eta Instagramen @sortuzbakardadeaisolatuz helbidean.

 

Nola parte hartu?

Ekimen honetan parte hartu nahi duen orok ateak zabalik ditu. "Zuzeneko bat burutu nahi baduzu idatz iezaguzu aipaturiko plataformetara edo idatzi email bat artixtak@gmail.com helbidera. Bestetik, ikus-entzunezko euskarririk sortu baduzu, helaraziguzu bide berbera erabiliz".