Izan badira sarean sartu nahi eta ezin dauden herritarrak. Edota Interneterako sarbidea izanik ere, ondo moldatzen ez direnak. Horientzat guztientzat, eskaintza berezitua iragarri du KzGuneak. "Bankuko tramiteetan, osasun-karpeta sarbidean, Osakidetzako aplikazioen erabileran eta abarretan laguntza behar duten kolektiboei laguntzeko, batez ere adinekoei". Eragiketa horiek, "orain bai ala bai", etxetik egin behar dira. Eta herritar batzuk ez dakite nola egiten diren.
Kontsultak egiteko, KzGuneak telefono bat eta helbide elektroniko bat jarri ditu usurbildarren esku:
- 943 023 684 telefono zenbakia.
- tutor.usurbil@kzgunea.net posta elektronikoa.
Herritarrei ez ezik, adineko egoitzei ere eskaini dira KzGuneko profesionalak. "Adinekoen egoitzek behar duten babesa ere eman genezake senideen eta egoiliarren artean bideokonferentziak egiteko”.
KZgunearen ordutegiak, harremanetarako modua eta, oro har, informazio guztia kontsultatzeko webgunea ere prestatu dute: KzGunea.
Argazkia: KzGunea.