Sirenak-hotsak ozen entzun dira gaur eguerdian

Noaua Aldizkaria 2020ko api. 5a, 13:21

Lasarte-Oria eta Usurbilgo herri ekimenaren esanetan, "egoera larriagotzen ari da". Batetik, erraustegia martxan jartzear direlako ofizialki. Eta bestetik, lehen Zaldibarrera bidaltzen ziren industria-hondakinak Zubietako errauste-plantara garraiatzeko arriskua dagoelako. Horren aurka agertzeko ekimena izan da gaur eguerdikoa. 

Martxoaren 31n erraustegia martxan izan zela salatu zuten. "Funtzionatzeko baimenik gabe". Horretaz gain, Zaldibarko industria-hondakinak aurrerantzean Zubietara garraiatuko dituzten beldur da Usurbil zein Lasarte-Oriako herri ekimena. Hau guztia salatzeko antolatu dute gaurko protesta ekintza. Datozen egunetan, eguerdiko entzungo dira sirena-hotsak Usurbilen.