VIII. DANTZA EGUNA

Baloreak, bideo bilduma

Noaua Aldizkaria 2020ko api. 8a, 07:00

Konfinamenduak gauzak asko zaildu ditu. Orbeldi Dantza Taldekoak ordea, ez dira laster batean etsitzen duten horietakoak. Apirilaren 5ean jasotako bideoekin osatu dute ondoko pieza: Baloreak kantaren koreografia domestikoa. Hau da emaitza. 

Orbeldiko dantzari txikiek Baloreak izeneko koreografia sortu zuten iaz. Konfinamendu betean ginela, dantza talde usurbildarrak ariketa bat ipini zien bere kideei nahiz gainontzeko herritarrei. Koreografia eskuko telefonoarekin grabatzea, nor bere etxean. Jasotako bideo guztiekin ikusentzunezko pieza bat osatu dute. Gazteak nahiz helduak bat eginik ageri dira. Modu birtualean bada ere, bat eginik.