Sortuz, bakardadea isolatuz

Agara Agirre: "Igande honetan ezagutuko dugu istorio osoa"

Noaua Aldizkaria 2020ko api. 19a, 10:24

Aurreko asterako iragarria zegoen bere saioa. Itzalaldi kulturala salatzeko greba deialdiaren ondorioz, astebetez atzeratu zen Agara Agirreren ekitaldia. Proposamen ezberdin batekin hurbilduko da gaur arratsaldean Usurbilgo Artixten txokora. "Herritar guztion artean istorio bat osatzeko esperimentu bat izango da", NOAUA!ri eskainitako elkarrizketan azaldu digunez. 

NOAUA! Nolakoa izango da bihar eskainiko duzun agerraldia? Zerbait aurreratzerik?
Agara Agirre: Duela egun batzuk herritar guztiok parte hartzeko moduko jolas bat proposatu genuen: guztion artean istorio bat osatzea. Bakoitzak bere zatitxoa idatzi du, besteek zer idatzi duten jakin gabe. Igande honetan ezagutuko dugu istorio osoa!

 

"Ezin dut lanera joan"


NOAUA! Konfinamendua goxatzeko xedez abiatu da ekimena. Eta zuk, nola daramazu egoera hau? 
Agara Agirre: Ni bitxigile moduan aritzen naiz lanean autonomo moduan, baina tailerra etxetik kanpo dudanez, ezin dut lanera joan. Etxetik zenbait gauza egiten saiatzen ari naiz. Eta bestela, ahalik eta modu sortzaileenean eramaten saiatzen ari naiz egoera hau: gauza berriak probatuz, ikasiz, lagunekin birtualki geratuz…

 

"Jendea elkartzen ari dela esango nuke"


NOAUA! Zer da konfinamendutik okerren daramazuna? Eta alde onik ikusi badiozu, zein nabarmenduko zenuke?
Agara Agirre: Askatasun-eza daramat okerren. Bestalde, ekimen politak ari dira sortzen: partehartzaileak eta nolabait batzen gaituztenak. Denbora gehiago dugu lagunekin egoteko, birtualki bada ere. Jendea elkartzen ari dela esango nuke.

 

Agara Agirreren web orrialdea: www.agaraagirre.com

Instagram: agaraagirre

 

 

Zuzenekoak, sare sozialetan ikusgai

Agara Agirreren emanaldia sare sozial hauen bitartez jarraitu ahal izango duzue:  Facebook-en, Usurbilgo artixtak orrialdean eta Instagramen, @sortuzbakardadeaisolatuz helbidean.

 

Nola parte hartu?

Ekimen honetan parte hartu nahi duen orok ateak zabalik ditu. "Zuzeneko bat burutu nahi baduzu idatz iezaguzu aipaturiko plataformetara edo idatzi email bat artixtak@gmail.com helbidera. Bestetik, ikus-entzunezko euskarririk sortu baduzu, helaraziguzu bide berbera erabiliz".