Kresala, Peru Galbeteren bideoklip berria

Noaua Aldizkaria 2020ko api. 16a, 08:45

Peru Galbetek bideoklip bat sareratu berri du. "Lehenengo diskoko Kresala kantarentzat egin berri dudana",  sare sozial bidez azaldu zuenez.

Peru Galbetek kanta sorta bat plazaratu zuen 2016an. Bere lehen diskotzat har daitekeen lana. "Grabazioa gurasoen bajeran egin nuen, esku-grabagailu batekin. Azken kanta izan ezik, Edinburgoko musika eskola batean erditua eta grabatua". Nahasketak berriz, Uharten egin zituen. 
Ahotsa eta ukelelea batera grabatu zituen, eta gainontzeko instrumentuak "ondoren gehituak izan ziren, bigarren ahotsak, teklatua, eskusoinua, gitarra, txarangoa, metalofonoa, perkusioa,..". 

Diskoa Bandcampen duen orrialdean entzun daiteke: Peru Galbete.
Lau urte geroago, konfinamendu egunetan ondu du Kresala kantuaren bideoklipa.