Udajolas 2023 - Informazio orokorra

Udajolas 2020 2023ko api. 17a, 14:47

Udajolas, Usurbilen erroldatutako 4-12 (HH3-LH6) urte bitarteko haur eta gaztetxoei zuzendutako euskarazko udalekua da. Uztailaren 4an hasi eta 28an amaituko da, astelehenetik ostiralera, eta ordutegi hau izango du: 9:30-13:30. Ostegunetan irteerak egingo dira eta egun horietan 16:30ak arte luzatuko da udalekua.

2023ko UDAJOLAS

Udajolasen helburua Usurbilgo haurrei zein gazteei euskarazko aisialdi eskaintza egokia (hezitzailea eta baloreetan oinarritua) bermatzea da, gure hizkuntza den euskararen normalizazioa bultzatzeko.

  • Izena emateko epea: maiatza 2tik maiatza 10era (biak barne).
  • Izena emateko lotura: https://forms.gle/DtCFxw5e4BZkT1Jk6              
  • Kuota(*): 87,57 € arrunta eta 71,09 € Familia Ugariak.
    (*) Horrez gain, errentaren araberako hobariak aplikatuko dira, aurrez udalak onartutako ziurtagiria aurkeztuta. Hobariak dituztenek ondorengo kuotak ordaindu beharko dituzte:

Onartutako hobaria

KUOTA arrunta hobariarekin

Familia Ugariaren KUOTA hobariarekin

% 50

43,80 €

35,50 €

% 75

21,90 €

17,80 €

% 90

8,80 €

7,10 €

 

Ordainketa:

Laboral Kutxako kontu honetan egin behar da, eta garrantzitsua da UDAJOLAS eta HAURREN IZEN -ABIZENAK adieraztea. ES28 3035 0140 34 1400025811 (Usurbilgo Udaleko kontu zenbakia).

 

Dokumentazioa:

Izena ematerakoan bidali (elkartea@noaua.eus helbidera) beharrezko dokumentuak:

  •  Ordainketa agiria.
  •  Gizarte Segurantzako txartelaren kopia edo argazkia.
  • Familia Ugarien kasuan, Familia Ugarien txartela edo Familia Liburuaren kopia.
  • Hobarien kasuan, udalak aurrez emandako ziurtagiria.


Oharrak:

  • Maiatzak 10 izango da izena emateko azken eguna. Epez kanpoko izen-ematerik ez da onartuko.
  • Informazio gehiago elkartea@noaua.eus helbidean edo 688807336 telefonoan.
  • Guraso-bilera, ekainaren 20an (asteartea) izango da Sutegiko auditoriumean, arratsaldeko 17:00etan.