Sortuz, bakardadea isolatuz

Romero aita-semeak: "Beste bixitasun bat eman nahi diogu zuzenekoari"

Noaua Aldizkaria 2020ko api. 27a, 10:10

Konfinamendua ezarri zenetik zazpi aste igaro dira, baina Usurbilgo Artixtak ez daude amore emateko. Alderantziz. Gaur hasi eta igandera bitarte beste sei emanaldi iragarri dituzte. Gaur Romero aita-semeak izango dira "oholtza birtualera" igoko diren artistak.

NOAUA! Nolakoa izango da gaur eskainiko duzun agerraldia? Zerbait aurreratzerik?

Mikel Romero: Eskaini behar dugun agerraldian ez ditugu betiko kantak joko. Nere aitaren eta nere artean egin behar dugunez, bioi lotzen gaituzten kantak aukeratu ditugu. Gainera, hiru instrumentuz baliatuko garenez (gitarra, armonika eta kaja) beste bixitasun bat eman nahi diogu zuzenekoari.

NOAUA! Labur bada ere, zer da konfinamendutik okerren daramazuna? Eta alde onik ikusi badiozu, zein nabarmenduko zenuke?
Mikel Romero: Gu ahal den bezala ari gara aguantatzen. Azken aste t`erdian entseguekin entretenituta egon gara eta eskertzen da. Baina bestela niri bastante gogorra ari zait egiten konfinamendua, oso monotonoa.

 

"Onartu beharra daukat dena ez dela txarra izaten ari"

NOAUA! Labur bada ere, zer da konfinamendutik okerren daramazuna? Eta alde onik ikusi badiozu, zein nabarmenduko zenuke?
Mikel Romero: Konfinamenduko okerrena nere ustez monotonia da eta aldaketa bat itxaron beharra. Alde onak nik gutxi ikusten ditut ze ez zait batere gustatzen egoera hau, baina badauzka batzuk. Horrelako ekimenak antolatzen dabilen jendearen jarrera asko gustatu zait, bestalde eskertzen da noizean behin balkoitik eduki ditugun kontzertuak ere. Onartu beharra daukat dena ez dela txarra izaten ari.

 

Zuzenekoak, sare sozialetan ikusgai

Romerotarren emanaldia sare sozial hauen bitartez jarraitu ahal izango duzue:  Facebook-en, Usurbilgo artixtak orrialdean eta Instagramen, @sortuzbakardadeaisolatuz helbidean.

 

Nola parte hartu?

Ekimen honetan parte hartu nahi duen orok ateak zabalik ditu. "Zuzeneko bat burutu nahi baduzu idatz iezaguzu aipaturiko plataformetara edo idatzi email bat artixtak@gmail.com helbidera. Bestetik, ikus-entzunezko euskarririk sortu baduzu, helaraziguzu bide berbera erabiliz".