Sortuz, bakardadea isolatuz

Itoitz Rodriguez: "Edonork egin ditzakeen ariketak egingo ditugu"

Noaua Aldizkaria 2020ko api. 29a, 08:32

Atletismoan bada norbait. Etxean bertan egiteko moduko ariketa praktiko batzuk azalduko ditu gaur Usurbilgo Artixten txokoan. Itoitz Rodriguezek aitortu digunez, "entrenamendua azaltzen noan heinean, denok batera entrenatuko dugu". 

NOAUA! Nolakoa izango da gaur eskainiko duzun agerraldia? 

Ariketa fisikoko saio xume bat izango da. Entrenamendu saio batean datza ekimenak eta bertan isolamendu egun hauetan etxean edonork egin ditzakeen ariketak egingo ditugu. Entrenamendua azaltzen noan heinean, denok batera entrenatuko dugu.

Atletismoa eta lagunak faltan

NOAUA! Labur bada ere, zer da konfinamendutik okerren daramazuna? Eta alde onik ikusi badiozu, zein nabarmenduko zenuke?

Egunak dauzkat. Gehienetan nahiko ondo daramat egoera, baina denok bezala, egun gogorrak ere izaten ditut konfinamenduaren erruz.

NOAUA! Labur bada ere, zer da konfinamendutik okerren daramazuna? Eta alde onik ikusi badiozu, zein nabarmenduko zenuke?

Atletismorik gabe geratzea eta lagunengandik urrun egotea. Atletismoan irailetik gaude entrenatzen eta konpetizio garrantzitsu guztiak bertan behera geldituko dira ziurrenik. Alde positiboak alor pertsonalean etxekoekin gehiago egoteko aukera dudala. Normalean afalorduan bakarrik elkartzen ginen guztiok. Bestetik herri solidario baten izaera berriz argi geratu dela, mespretxuz tratatutako langile askoren garrantzia eta beharra azpimarratu da eta batzuei benetako aurpegia agerian geratu zaie haien interes eta indibidualismoak erakutsiz.

 

Zuzenekoak, sare sozialetan ikusgai

Itoitzen azalpenak sare sozial hauen bitartez jarraitu ahal izango dituzue: 

Facebook: Usurbilgo artixtak orrialdean.

Instagram: @sortuzbakardadeaisolatuz helbidean.

 

Nola parte hartu?

Ekimen honetan parte hartu nahi duen orok ateak zabalik ditu. "Zuzeneko bat burutu nahi baduzu idatz iezaguzu aipaturiko plataformetara edo idatzi email bat artixtak@gmail.com helbidera. Bestetik, ikus-entzunezko euskarririk sortu baduzu, helaraziguzu bide berbera erabiliz".