"Familiekin Harremana" zuzeneko online saioa iragarri du Udarregi Ikastolak gaurko

Noaua Aldizkaria 2020ko api. 28a, 08:38

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakasle Joxe Amiamak eskainiko du saioa, astearte honetan (apirilak 28), 16:30etan.

"Familiekin Harremana" online saioa eskainiko dugu zuzenean 16:30etan, EHU-ko irakaslea den Joxe Amiamaren eskutik. Emanaldia zuzenean ikusteko, 16:30etan esteka honekin konexioa egin behar duzu. Saioa euskaraz izango da". Hemen duzue esteka: Youtube

14 urtetik beherakoen irteeretarako gakoak
Igandeaz geroztik, 14 urtez azpiko haur eta gazteak heldu batekin atera daitezke kalera, egunean behin, ordubetez (9:00-21:00 artean) eta bizilekutik kilometro bateko eremuan. Udarregi Ikastolak sare sozialen bidez, irteerak egiteko gako nagusiak biltzen dituen ondoko irudia plazaratu du: