Udajolas 2020: bihar zabalduko da izen-ematea

Noaua Aldizkaria 2020ko api. 30a, 08:27

Beste hainbat udalerrietan bezala, udako txokoak antolatzen hasiak gara Usurbilen ere. Baldintzak beteko balira, Udajolas izango dugu aurtengo uztailean. Izen-ematea maiatzeko lehen hamabostaldian bideratuko dugu; hori bai, aurten ezinbestean, Internet bidez. Udajolas egiterik ez balego, ordaindutako kuotaren %100a itzuliko da.

Izen-ematea, soilik Internet bidez

Helbide honetatik egin behar da inskripzioa: noaua.eus/bereziak/udajolas

Epea: maiatzaren 1etik 15era (bi egunok barne).

Adina: 4-12 urte arteko haur eta gazteei zuzendua. 2019-20 ikasturtean HH 3-LH6 maila artean ikasten aritu direnentzat.

Plaza kopurua: Gehienez 200 lagunentzako lekua izango da.

Ordainketak Laboral Kutxako kontu zenbaki honetatik bideratu beharko dira, maiatzaren 1etik 15era, haurraren izen abizenak adierazita: ES28 3035 0140 34 1400025811 (Usurbilgo Udaleko kontua)

Izena ematerakoan erantsi beharrezko dokumentuak: Ordainketa agiria, Gizarte Segurantzako txartelaren kopia edo argazkia eta Familia ugarien kasuan, Familia Ugarien txartela edo Familia Liburuaren kopia.

Kuota: 85 euro, familia ugarientzako prezioa 69 euro.

 

Oharrak:

-Maiatzak 15, izen emateko azken eguna. Epez kanpoko izen ematerik ez da onartuko.

-Informazio gehiago elkartea@noaua.eus helbidean edo 688 807 336 telefonoan.

-Guraso-bilera egiterik badago, ekainaren 15an (astelehena) izango da Sutegiko auditorioan, arratsaldeko 17:00etan.

-Izen-ematea egin ondoren udalekuak ezin badira egin, dirua %100 itzuliko da.

 

Udajolas, uztailean

Uztailaren 6tik uztailaren 30era.

Ordutegia: 9:30-13:30 artean, astelehenetik ostiralera.