Beterri Buruntzako udalak

Langabetuentzat eta familientzat informazio eta aholkularitza zerbitzua

Noaua Aldizkaria 2020ko mai. 13a, 11:17

Beterri-Buruntzako garapen agentziak orientazioa eta aholkularitza eskaintzen die egoera zaurgarrian direnei. Usurbil eta Buruntzaldeko herritarrei zuzenduriko zerbitzuak dira biak.

“Zerbitzu honen helburua herritarrok enplegu arloan eta diru-laguntzen inguruan dituzuen kontsulta espezifikoei erantzuna eman eta egoera bakoitzaren arabera jarraitu beharreko prozedura-jarraibideei buruzko informazioa, orientazioa eta aholkularitza ematea da. Beti ere, gainontzeko erakunde publikoekin elkarlanean”, horrela aurkeztu dute egitasmoa. 

Zerbitzuaz baliatu ahal izateko, galdetegi bat osatu behar da telematikoki. Hauxe duzue horretarako esteka zuzena: beterriburuntza.eus 

Bi kontsulta mota 

  • Enplegu orientazioa eta laguntza teknikoa: “Enpleguarekin lotura duten zalantzak (langabezia edo DSBE/RGI eskaera edo berritzea, ERTEi buruzko kontsultak…) argitu eta tramite ezberdinak aurrera eramateko zailtasunak dituzten herritarrei laguntza teknikoa emateko zerbitzua”.
  • Diru-laguntza eta aholkularitza zerbitzua: “Alarma-egoeraren eraginpean dauden pertsonei eta familiei zuzendutako neurriei, laguntza ekonomikoei eta gizarte-laguntzei buruzko informazioa eta aholkularitza zerbitzua”.

 

Argazkia: Txintxarri.