2020/05/17 12:00

Deialdia

Erraustegia salatzeko ekimena

Erraustegia salatzeko ekimena
Usurbil

Ordua: 12:00.
Tokia: apirila hasieratik egin bezala, erraustegiagatik ere osasun alarma egoeran garela salatzeko sirena hotsak pizteko deia egiten dute maiatzaren 17an, 12:00etan. "Oraingoan balkoi eta leihoetan haurrek egindako arrainen koloretako marrazkiak zintzilikatu", eskatu dute deitzaileek. Gogoan izan, duela astebete ehunka arrain hilda agertu zirela Zubietako Arkaitzerrekan. Horregatik, alarma piztera deitu dute, "ehunka arrain hilda, ehunka marrazki koloretsu balkoietan" aldarripean. Balkoi eta leihoak marrazkiekin apaindu eta balkoi eta leihoetara agertzeko deia egin dute. "Ez bagara mugitzen, ez badugu nahiko hotsik egiten, gure etorkizuna erre eta pozoinduko digute!", iragarri dute.