Zirriborro Eskulan Tailerrean izena emateko epea zabalik da

Noaua Aldizkaria 2020ko mai. 19a, 17:22

Asteotan, Zirriborro Eskulan Tailerrak erakusleiho bat zabalik izan du Youtuben. Tutorial kutsuko bideo ugari plazaratu dituzte bertatik. Konfinamendua arintzen hasi den honetan, Youtubeko kanalaren martxa etetea erabaki dute. Datorren ikasturtean izena emateko aukera zabaldu dute bide batez.

Susana Martinek gidatzen du Zirriborro Eskulan Tailerra. “Jarraituko dut bideoak egiten baina nire ikasleentzat”, azaldu digu. Dena den, dagoeneko hasi da datorren ikasturtean pentsatzen. “Espero dut tailerra ireki ahal izatea eta norbait animatzen bada ongi etorria izango da”. Izena emateko Susana Martinekin jarri behar da harremanetan: 609 41 38 83.