Egun hauetan, konfinamendua arintzeko prozesua jarri da martxan. Bien bitartean, argi dago Sagardo Eguna eta antzeko festa jendetsuak antolatu ahal izateko asko falta dela oraindik.
Gauzak horrela, igandean ez da frontoian edota Askatasuna plazan elkartzeko aukerarik egongo. Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak elkarteak etxeko balkoiak edertzeko ekimena abiarazi du. Apaingarriak bihar eta etzi banatuko dituzte. Artzabalen duten egoitzatik pasa behar da bila:
- Ostirala: 18:00-20:00.
- Larunbata: 11:00-13:00.
Sagardoa eskuratzeko aukera ugari
Izango da etxean edo baserrian ekoizten duenik. Gainontzekoek herriko dendetan edota Alkartasuna kooperatiban eskura ditzakezue sagardo botilak (ostiral honetan itxita egongo da Alkartasuna, San Isidro eguna delako). Kooperatiban gainera, aukera zabala dago: Aginaga, Aialde Berri, Arratzain, Astiazaran, Saizar eta Urdairako sagardo botilak dituzte salgai.
Bada beste aukera bat ere: zuzenean sagardotegiei erostea. Astiazaran, Urdaira, Saizar eta Aginaga sagardotegiak etxez etxeko banaketa jarri dute martxan. Aialde Berrikoa sagardotegian bertan eskuratu daiteke, bertara joanez. Aukera hau ere eskaintzen dute gainontzeko sagardotegiek.
Ez utzi azken ordurako eta eskura ezazu herriko sagardoa.
Sagardotegietako zerbitzua Sagardo Egunari begira
Astiazaran: Sagardotegian jasotzeko aukera. Banaketa zerbitzua egunero. Idatzi whatsapp bidez edo deitu zenbaki honetara: 661 658 441.
Aialde Berri: Bertan jasotzeko aukera. Telefono zenbakia: 943 36 50 31.
Urdaira: Bertan jasotzeko edo etxerako zerbitzua eskatzeko: 943 37 26 91.
Saizar: Bertan jaso edo etxerako zerbitzuaz baliatu. Banaketa bi egun hauetan egingo dute, maiatzak 21 eta maiatzak 22. Emailez, pedidos@sidrassaizar.com / Telefonoz, 943 36 45 97.
Aginaga: Bertan jaso edo etxerako zerbitzuaz baliatu. Banaketa bi egun hauetan egingo dute, maiatzak 21 eta maiatzak 22. Telefono zenbakia: 943 36 67 10.
Usurbilgo Alkartasuna Kooperatiban ere salgai dituzue sagardotegi hauetako botilak. Arratzain sagardotegiarena barne. Argazkia bertan egina dago.