39. Sagardo Eguna

39. Sagardo Eguna, etxetik aurten

Noaua Aldizkaria 2020ko mai. 24a, 17:07

Lantoki, bizileku, zaintzen gune... eta 39. Sagardo Eguneko festarako oholtzak etxeko balkoiak gaur! Aurtengoan plazan ospatu ezin izan den jaialdia, etxeko balkoietara lekuz aldatu da. Gogotik ospatu dute Eguzkitzaldea auzoan edota Kale Nagusian. 

Sagardo botilak freskatzen jarriak, alkondara txuriak soinean, koadrodun zapiak lepoaren bueltan... Trikiti doinuak, hamaiketako goxoa ere sukaldatua... Eta festarako gogoa. Plaza baino ez zuten falta gaurkoan; baina bizi dugun osasun krisialdia tarteko ezin izan da igande honetarako (maiatzak 24) iragarria zegoen 39. Sagardo Eguna ospatu. 

Kalean ez, baina etxean... Ikusi ondoko bideoa. Une zailetan ere festarako gogoa zapuzterik ez dagoela erakutsi dute hainbat herritarrek, haien bizilekuetatik.

Usurbildarrak, plazan, lagun artean ospatzea desiatzen duten 2021eko 40. Sagardo Egunaren esperoan dira jada.