Koronabirusa

Taxibusa martxan berriz gaurtik, ordutegi berriak Lurraldebus eta Euskotrenen zerbitzuetan

Noaua Aldizkaria 2020ko mai. 25a, 14:10

Usurbilgo "deseskalatze" prozesuan urrats berri bat; taxibus zerbitzua bidean izango da berriz, astelehen honetatik aurrera. Baina aldaketekin; ordutegi zehatzik gabe eta 65 urtetik gorakoei zerbitzu pertsonalizatua eskainiko du. Bestetik, Lurraldebusek eta Euskotrenek ere ordutegi berriak ditu indarrean gaurtik.

TAXIBUS UDAL ZERBITZUA
Covid19-aren ondorioz hilabeteotan etenda izan den taxibus zerbitzua martxan da berriz gaurtik. Baina aldaketekin Udaletik ohartarazi dutenez. Ez du orain arteko ordutegi ezta ibilbide zehatzik izango. 65 urtetik gorako herritarrei zuzendua egongo da soilik, hau da, adin tarte horretako herritarrek soilik baliatu ahalko dute  udal zerbitzua. "Bakarrik moldatuko ez balira, laguntzaile gazteago batekin joan ahal izango lukete", argitu du Udalak.

Erabiltzaileei zerbitzu pertsonalizatua eskainiko die taxibusak. Udal zerbitzua baliatzeko aurrez honako telefono zenbaki honetara deitu beharko da: 630 643 596. 

Udaletik argitu dutenez, "lan kargak ahalbidetzen duen heinean, horrela emango dute zerbitzua, behin-behinean".

EUSKOTREN
Lan egunetan ohiko tren zerbitzuak eskaintzen segitzen du Euskotrenek. Asteburuetan (larunbat, igande eta jai egunetan) aldiz, murrizketek indarrean segitzen dute. Usurbildik Oriorantz, orduro izango dira zerbitzuak 8:04-22:04 artean. Usurbildik Donostiarantz ere orduro, 8:54-22:54 artean. Informazio gehiagorako:
944 333 333
euskotren.eus

LURRALDEBUS
Ordutegi berria jarri du baita indarrean Lurraldebusek. Ohartarazi dutenez, maskara erabiltzea ezinbestekoa izango da. “Bidaiariak zutik garraiatzeko plataformak dauden autobusetan, bidaiarien ardura izango da beste bidaiariekiko ahalik eta distantzia handiena mantentzea, eta erreferentzia gisa eseritako plazen erdiak eta zutik bidaiatzeko egokitutako eremuan metro karatuko bi bidaiari hartuko dira”.

Zutik garraiatzeko plataformak ez dituzten autobusen kasuetan, “bidaiarien artean gutxienez eserleku bat hutsik utziko da. Elkarrekin bizi diren bidairiek soilik bidaiatu ahal izango dute elkarren ondoan”. Informazio gehiagorako:
900 300 340 (8:00-22:00)
lurraldebus.eus
Lurraldebusen app-a

UK09 (Zumaia-Donostia)
Astelehenetik ostiralera
-Usurbildik Donostiarantz: 7:10, 7:45, 8:10, 9:15, 10:15, 12:15, 13:45, 14:15, 14:45, 15:15, 15:45, 17:15, 18:15, 19:15, 21:15, 21:45.
-Usurbildik Oriorantz: 8:15, 8:45, 9:15, 10:15, 11:15, 13:15, 13:45, 14:15, 14:45, 15:15, 15:45, 16:15, 18:15, 19:15, 20:15, 21:45, 22:45.

T2 (Aginaga-ospitaleak)
Usurbildik egunero eta orduro abiatuko dira zerbitzuak 7:20-21:20 artean (7:17an, 10:17an eta 14:17an eta 20:17an Aginagatik), 15:20ean izan ezik. Ospitaletik orduotan: 8:10, 8:50, 9:50, 11:10, 11:50, 12:50, 13:50, 15:10, 16:10, 16:50, 18:10, 18:50, 19:50, 20:50, 22:10ean. Denak helduko dira Usurbileraino. Aginagaraino, 13:50, 15:10, 19:50 eta 22:10ean ospitaletik abiaturiko zerbitzuak.

T6 (Usurbil-Hernani)
Usurbildik orduotan abiatuko dira zerbitzuak: 7:15, 8:15, 9:15, 13:15, 14:15, 18:15, 20:15. 10 minutura helduko da autobusa Zubietara, Lasartetik igaro ostean 20 minutu beranduago Urbilera. Hernanitik orduotan eskainiko dira zerbitzuak: 7:45, 8:45, 9:45, 12:45, 13:45, 14:45, 18:45 eta 20:45ean. 10 minututan Urbilera helduko dira zerbitzuok, 20 minututan Zubietara, ordu erdira Usurbila. Astelehenetik ostiralera, lan egunetan eskainiko dira zerbitzuok.