2020/05/29 20:00

Mobilizazioa

Euskal presoak etxeratzeko elkarretaratzea

Euskal presoak etxeratzeko elkarretaratzea
Mikel Laboa plaza, Usurbil

Ordua: 20:00.
Tokia: Mikel Laboa plaza.
Zehaztasunak: Euskal presoen eskubideen aldeko azken ostiraleko elkarretaratzeak Euskal Herriko plazetara itzuliko dira maiatzaren 29an. Egun bizi dugun osasun krisialdira egokituta noski. “Pandemia egoerak hala behartuta, oraindik ez dira era normalizatuan egingo”, gogorarazi dute Usurbilen Nahi Ditugu bilgunetik.

Hitzordua ohikoa izango da; ostiral honetan (hilak 29) arratsaldeko 20:00etan Mikel Laboa plazan. Mobilizazio honetan parte hartu asmo dutenei ordea, maskarak erabili eta bi metroko segurtasun tartea errespetatzea eskatzen diete deitzaileek. “Denon osasuna lehenesteko arduraz eta zuhurtziaz jokatu behar dugula uste dugu”.

Deitzailea: Usurbilen Nahi Ditugu.