Koronabirusa

Udarregi Ikastolako hauteslekuak Oiardo Kiroldegira lekuz aldatuko dituzte

Noaua Aldizkaria 2020ko mai. 26a, 08:41

EAEko Legebiltzarra berritzeko uztailaren 12rako deituak dauden hauteskunde egunez, bizi dugun ezohiko egoera tarteko, aldaketa nabarmen bat izango da; aurreko deialdietan Udarregi Ikastolara bozkatzera joaten zirenek, oraingoan Oiardo Kiroldegira joan beharko dute. Auzoetako hauteslekuak ohiko guneetan mantenduko dira.

Bizi dugun ezohiko egoera honetan, ezohiko hauteskundeak ospatuko dira baita. Uztailaren 12rako Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Legebiltzarra berritzeko bozketa eguna deitua dago. Dagoeneko prestaketa lanak martxan dira. Posta bidezko bozka eskatzeko epea zabaldu da. Hauteslekuen berri eman du aste hasiera honetan Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak, zehazkiago esanda, "sekzio, Hauteskunde-Mahai eta Hauteslekuen zerrenda" plazaratu du. 

Behin behinekoa, "ondorengo sei egunetan, hautesleek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte". Zerrenda horretan ageri da, uztailaren 12an udalerri honetako herritarrek non bozkatu ahalko duten. Covid19-aren eraginez, bada aldaketarik oraingoan. 

Udarregi Ikastolako mahaiak Oiardo Kiroldegira
Ohi bezala, guztira 9 hauteskunde mahai osatu izan dira inguruotan. Aipatu modu ordean aldaketa nabarmen bat bada guneei dagokienez. Orain arte bezala, bi hauteskunde mahai Kalezarko Haur Eskolan osatuko dira, mahai bana Santuenea Auzo Elkarteko egoitzan eta Aginagako eskolan, eta beste bi Zubietan. Zubieta bi mahai, dakizuenez, Usurbil eta Donostia aldeko lurretan bizi diren herritarrentzako, mahai bana. Usurbil aldean bizi diren zubietarrek Lanbide Eskolan bozkatu beharko dute, eskola publikoan aldiz Donostia aldean bizi direnek. 

Kaxkoan dator aldaketa; orain arte, Udarregi Ikastolan hiru hauteskunde mahai egokitzen zituzten, zonalde ezberdinetako herritarrak bertara bozkatzera joan zitezen. Adi, uztailaren 12an, Udarregi Ikastolan ez da bozkatzeko aukerarik izango. Mahai hauek Oiardo Kiroldegira lekuz aldatuko dituzte, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak berri eman duenez.

Esan beharrik ez da, bizi dugun osasun krisialdiak zerikusi zuzena izango zuela leku aldaketa honekin.

Udalerria

 

Barrutia

Saila

Azpisaila

Mahaia

Letrak

Hauteslekua

 

Hauteslekuaren Helbidea

USURBIL

1

1

 

A

AI

OIARDO KIROLDEGIA

GERNIKA IBILBIDEA 9

USURBIL

1

1

 

B

JZ

OIARDO KIROLDEGIA

GERNIKA IBILBIDEA  9

USURBIL

1

2

1

A

AZ

KULTUR ELKARTEA

SANTU-ENEA AUZOA 12 (URDAIAGA)

USURBIL

1

2

2

B

AZ

HERRI IKASTETXEA

ERRIBERAKO KALEA  7 (AGINAGA)

USURBIL

1

3

1

A

AI

HAUR ESKOLA

KALEZAR 

USURBIL

1

3

1

B

JZ

HAUR ESKOLA

KALEZAR 

USURBIL

1

3

2

C

AZ

LANBIDE-ESKOLA

ZUBIETA 9

USURBIL

1

4

 

U

AZ

OIARDO KIROLDEGIA

GERNIKA IBILBIDEA  9

DONOSTIA

6

12

2

B

AZ

ZUBIETA IKASTETXE PUBLIKOA

LEARRITZA 52 (ZUBIETA)

HAUTESKUNDEEI BEGIRAKO EGUTEGIA
-Maiatzak 19: hauteskundeen deialdi ofiziala.
-Maiatzak 19-uztailak 5: posta bidez bozkatzea eskatzeko aukera Correoseko bulegoan (atzerrian modu iraunkorrean bizi direnek ekainaren 13ra arte).
-Maiatzaren 27ra arte: alderdiek hautagaiak aurkezteko epea.
-Ekainak 1: hautagaien baieztapen ofiziala.
-Ekainak 13-17: bozketarako mahaiak osatuko dituzten lehendakari, bokal eta ordezkoak hautatzeko Udaletako zozketak.
-Ekainak 14-20: bozketa mahaietarako hautaturiko herritarrei jakinarazpenak.
-Ekainak 26-uztailak 10: hauteskunde kanpaina.
-Uztailak 11: hausnarketa eguna.
-Uztailak 12: hauteskunde eguna.
-Abuztuaren 1a baino lehen: hautetsien izendapena.