Koronabirusa

Osteguneko udalbatzarra ere telematikoki egin eta zuzenean eskainiko dute

Noaua Aldizkaria 2020ko mai. 26a, 14:47

Maiatzeko azken osteguna ate joka dugu; udal taldeak bildu eta erabakiak hartzeko eguna izaten dute. Covid19-ak eragindako osasun krisialdia tarteko, apirilean egin zuten moduan, hilabete honi dagokion osoko bilkura ere telematikoki egin eta zuzenean eskainiko dute ostegun arratsaldeko 18:00etan.

Covid19-aren eraginez, apirilekoa bezala, telematikoa izango da. Usurbilgo Udalak Youtuben duen "Usurbil Udala" izeneko kanalaren bidez zuzenean eskainiko da.

Udalak jada helarazi du, udal ordezkariek ahotan hartuko duten gai zerrenda. Hemen duzue osorik:

UDALBATZAR TELEMATIKOA
Eguna: maiatzak 28, osteguna.
Ordua:
18:00.
Deitzailea: Usurbilgo Udala.
Gai zerrenda:
1.- Aurreko bilkurako aktaren onespena: 2020/04/30eko ohiko bilkura.
2.- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2020ko apirilaren 27tik maiatzaren 15era (2020/257-2020/314).
3.- Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako A-81 (Zubietako kaskoa) Eremuko HEU 81.4 Exekuzio Unitateko Xehetasun-Azterketa behin betikoz onartzea.
4.- Hainbat udal espedienteren suntsitze prozedura (Gizarte Zerbitzuak 2. fasea).
5.- 2021 urterako herriko jaieguna izendatzea.
6.- Covid-19ak eragindako osasun krisia dela eta, Usurbilgo Udalaren adierazpen instituzionala.
7.- Udal Finantzaketarako Foru Funtsaren gainean aurkeztuta EH Bilduren mozioa alde batetik, eta EAJ- PSOEren mozioa beste aldetik.
8.- Galdera-eskaerak.