Usurbilgo Lanbide Eskolan aurrematrikulatzeko epea astelehenean zabalduko da

Noaua Aldizkaria 2020ko mai. 28a, 08:40

Datorren ikasturterako aurrematrikulazioa ekainaren 1etik 19ra izango da, bi egunok barne. “Ezin da matrikula egin, aurrematrikulatu gabe”, ohartarazi dute Usurbilgo Lanbide Eskolatik.

Eskaintza akademikoa:   

Erdi eta goi mailako zikloak  euskaraz eta erdaraz, eta goi mailakoetan parte bat ere  ingelesez egin daiteke.

Zikloak espezialitate hauetakoak dira: Administratiboa, Elektrizitatea eta elektronika, Mekanika,  Mantenimendua, Energia eta ura.

Espezialitateak lehentasunen arabera zerrendatu eta non egin nahi diren zehaztu behar du ikasleak. Honenbestez, zer eta non ikasi nahi den argi izatea komenigarritzat jotzen du Lanbide Eskolak. Espediente akademikoa eta NAN-aren fotokopia bat ere aurkeztu beharko da. “Ezin da matrikula egin, aurrematrikulatu gabe”. Matrikulazioa, uztailaren 13tik 17ra izango da.

 

Informazio gehiagorako:

lhusurbil.eus

943 364600

eskola@lhusurbil.eus