Ixabel Agirresaroberen ipuinak, udal liburutegiaren sare sozialetan ikusgai

Noaua Aldizkaria 2020ko mai. 27a, 11:49

Ixabel Agirresaroberen hainbat ipuin zabaldu dituzte azken asteotan udal liburutegiaren sare sozialetan. Azkena, “Amildegia izenekoa, lau minutuko istorio oso atsegina”, liburutegitik aditzera eman dutenez.

 

Sutegi Udal Liburutegiko sare sozialetan (Instagram @sutegi05; Facebook @sutegi05) topatuko dituzue ipuinok ikusteko loturak. 

Amildegia izenekoa estekatu dugu albiste moduko honetan. Youtuben topatu dugu lotura. Ixabel Agirresarobe eta Iñaki Martiarena Otxotorena Mattin marrazkilariaren sormen lan birtual honetan,  Hodei Unzuetak egin ditu bideo-edizio lanak.