Sagardo Eguna

Sagardo Eguneko antolatzaileak: "Plastikoa gorde datorren urterako edo bueltan ekarri"

Noaua Aldizkaria 2020ko mai. 29a, 12:14

Sagardo Egunaren antolatzaileek ez dute "etxe ondoan eraiki diguten munstroa elikatu nahi". Bi proposamen egin dituzte: "Plastikoa etxean txukun-txukun gorde, datozen urteetan ere balkoietan jarri eta herria girotzeko. Edo guri itzuli, datorren urteko Sagardo Eguneko postuetako mahaietan erabiltzeko".

Hauxe da NOAUA!ra igorri duten idatzia:

"Kaixo lagunok!
Zer moduz joan zen azken Sagardo Eguna? Familia giroan, ziur denak ederki ospatu zenutela!!

Kontua da balkoietan jartzeko banatu genituen plastikoak ez ditugula erabili nahi gure etxe ondoan eraiki diguten "munstroa" elikatzeko eta beraz, bi aukera dituzue:
1 - Plastikoa etxean txukun-txukun gorde, datozen urteetan ere balkoietan jarri eta herria girotzeko.
2- Guri itzuli, datorren urteko Sagardo Eguneko postuetako mahaietan erabiltzeko (izkinak puskaturik, zulaturik... badaude, pixka bat txukuntzea eskertuko dugu).
Non: Sagardoaren Lagunak elkartekoei utzitako lokalean (Artzabalen, Guria tabernaren ondoan).
Zein egunetan: ekainak 5 ostirala, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.
Ekainak 6 larunbata, eguerdiko 11:00etatik 13:00era.

Eskerrik asko guztiagatik!!
Datorren urtera arte!! Txooooooootx!

 

Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak elkartea".