Koronabirusa

Deseskalatze fasean urrats gehiago astelehenetik aurrera

Noaua Aldizkaria 2020ko mai. 30a, 10:30

Usurbilgo Udalak urrats gehiago iragarri ditu udalerri mailako deseskalatze prozesuan. Astelehenetik aurrera (ekainak 1), Potxoenean harrera zerbitzua berreskuratuko dute. Gelak bileretarako berreskuratuko dituzte. Sutegi udal liburutegiak maileguen zerbitzua berriz martxan jarriko du. Auditorioa ere baliatzeko aukera egongo da, auzoetako eta Haraneko lokalen antzera. Hori bai, zerbitzu eta gune guztiok ezingo dira baliatu ohiko moduan; beharrezko segurtasun neurriak beteta baizik. Lerrootan, Usurbilgo Udalak jakinarazi dituen xehetasunen berri duzue.

Konfinamendu osteko “deseskalatze” prozesu betean da udalerria. Usurbilgo Udalak iragarri duenez hainbat zerbitzu martxan jartzen joango dira asteotan, bizi dugun egoera berriaren baldintzetara egokituta; zerbitzu bakoitzaren ezaugarriak eta segurtasun neurriak kontuan izanda. “Itzulera mailakatua izango da gainera, segurtasun neurriak tarteko, zerbitzuak ezin izango baitira bere osotasunean eman, behin-behinean. Zita hartu beharko da, derrigorrez, guztietan, eta segurtasun protokoloak errespetatzeko”.


Ekainaren 1etik aurrera:
Potxoenea:
-Harrera zerbitzua martxan, aurrez hitzordua eskatuta: itzultzailea@usurbil.eus/ 943 371 999.
-Bilerak %30eko edukierara mugatuak: sotoan 9 lagun, l. solairuko proiektore gelan 7 lagun eta 4 lagun gela txikian, 15 lagun Urdintxo gelan. Giltzak goizeko harrera ordutegian hartu beharko dira. Erabiltzaileei protokoloa helaraziko zaie eta desinfektatzeko produktuak eskura izango dituzte.

Sutegi:
Liburutegia:
-Maileguak: liburuak kanpoko buzoira itzuli, 14 egun pasako dituzte berrogeialdian.
-Liburuak hartzeko ordutegia: 10:00-18:30. Bideotatik: 943 36 06 92 / 688 625 477 (Whatsapp) / biblioteka@usurbil.eus
-Liburuen kontsulta, online katalogoan: katalogoak.euskadi.eus / liburubila.euskadi.eus
-Eraikinaren atarian jarriko dituzte mahaiak, mostradore gisa.

Auditorioa eta erakusketa gela:
-Hitzordua bideotatik eskatu: itzultzailea@usurbil.eus/ 943 371 999.
-Edukiera %30era mugatua: 20 lagun erakusketa gelan, 50 lagun auditorioan.

Auzoetako lokalak:
-14-65 urte arteko herritarrentzat mugatua.
-Gehienez 15 laguneko taldeak.
-Bertara joan baino lehen aurrez eskaera egin: lokala zertarako erabili zehaztu eta segurtasun protokoloa adosteko. Hitzordua bideotatik eskatu: zerbitzuak@usurbil.eus/ 943 371 951.

Haraneko lokalak:
-Bi erabilera posible: futbol taldearen kasuan biltegiaren txukunketetarako soilik. Musika taldeen entsegu lokaletan, lokal bakoitzean talde bat.
-Ordutegiak adostuta modu koordinatuan erabili beharko dituzte.
-Kanpoko ateak beti itxita egon beharko du.

-Hitzordua bideotatik eskatu: 943 372 498 / kirola@usurbil.eus

Ekainaren 8tik aurrera
-Kiroldegiko gimnasioaren irekiera. Ekainaren 4tik aurrera hartu ahalko da hitzordua.

Ekainaren 15etik aurrera
-Kiroldegiko igerilekuaren irekiera.