Koronabirusa

Zenbait garraio zerbitzu maizago aurrerantzean

Noaua Aldizkaria 2020ko eka. 2a, 08:53

Garraio zerbitzuen ordutegiak eguneratu dituzte berriz. Zenbait autobus-linea indartu ditu Lurraldebusek; autobus zerbitzuak maizago izango dira honenbestez. Covid19-ak eragindako konfinamenduaren ostean, eremu honetako "deseskalatze" prozesuan urrats berriak ematen doaz honenbestez.

Gogoan izan, duela astebetetik taxibus zerbitzua bidean da, 65 urtetik gorakoentzat. Bestetik, Lurraldebusek eta Euskotrenek ere ordutegiak eguneratu ditu. 

Taxibus udal zerbitzua
65 urtetik gorakoentzako zerbitzu pertsonalizatua eskainiko du soilik. "Bakarrik moldatuko ez balira, laguntzaile gazteago batekin joan ahal izango lukete", argitu du Udalak. Taxibusa baliatu behar duenak deitu dezala aurrez 630 643 596 telefono zenbakira. 

Euskotren
Lan egunetan zerbitzuen %100a eskaintzen segitzen du Euskotrenek. Asteburuetan (larunbat, igande eta jai egunetan) aldiz, Usurbildik Oriorantz, orduero izango dira zerbitzuak 8:04-22:04 artean. Usurbildik Donostiarantz ere orduero, 8:54-22:54 artean. Informazio gehiagorako:
944 333 333
euskotren.eus

Lurraldebus
Astebeteko tartean, berriz eguneratu ditu Lurraldebusek bus ordutegiak. Zenbait autobus-lineetan zerbitzuak maizago eskainiko ditu aurrerantzean. Ohartarazi dutenez, maskara erabiltzea ezinbestekoa izango da. “Bidaiariak zutik garraiatzeko plataformak dauden autobusetan, bidaiarien ardura izango da beste bidaiariekiko ahalik eta distantzia handiena mantentzea, eta erreferentzia gisa eseritako plazen erdiak eta zutik bidaiatzeko egokitutako eremuan metro karratuko bi bidaiari hartuko dira”.

Zutik garraiatzeko plataformak ez dituzten autobusen kasuetan, “bidaiarien artean gutxienez eserleku bat hutsik utziko da. Elkarrekin bizi diren bidaiariek soilik bidaiatu ahal izango dute elkarren ondoan”. Informazio gehiagorako:
900 300 340 (8:00-22:00)
lurraldebus.eus
Lurraldebusen app-a

UK09 (Zumaia-Donostia)
Astelehenetik ostiralera:
-Usurbildik Donostiarantz: 7:10, 7:45, 8:10, 8:45, 9:15, 9:45, 10:15, 10:45, 11:15, 12:15, 13:15, 13:45, 14:15, 14:45, 15:15, 15:45, 16:15, 16:45, 17:15, 18:15, 19:15, 19:45, 20:15, 21:15, 21:45, 22:35.
-Usurbildik Oriorantz: 7:15, 8:15, 8:45, 9:15, 9:45, 10:15, 11:15, 12:15, 12:45, 13:15, 13:45, 14:15, 14:45, 15:15, 15:45, 16:15, 17:15, 18:15, 18:45, 19:15, 19:45, 20:15, 20:45, 21:45, 22:45.

Larunbat, igande eta jai egunetan:
-Usurbildik Donostiarantz: 8:10, 10:10, 12:10, 14:10, 17:10, 19:10.
-Usurbildik Oriorantz: 9:30, 11:30, 13:30, 15:30, 18:30, 20:30.

T2 (Aginaga-ospitaleak)
Egunero:

-Usurbildik egunero eta orduro abiatuko dira zerbitzuak 7:20-21:20 artean (7:17an, 10:17an eta 14:17an eta 20:17an Aginagatik), 15:20ean izan ezik.
-Ospitaletik orduotan: 8:10, 8:50, 9:50, 11:10, 11:50, 12:50, 13:50, 15:10, 16:10, 16:50, 18:10, 18:50, 19:50, 20:50, 22:10ean. Denak helduko dira Usurbileraino. Aginagaraino, 13:50, 15:10, 19:50 eta 22:10ean ospitaletik abiaturiko zerbitzuak.

T6 (Usurbil-Hernani)
Astelehenetik ostiralera (lan egunetan):

-Usurbildik: 7:15, 8:15, 9:15, 13:15, 14:15, 18:15, 20:15. 10 minutura helduko da autobusa Zubietara, Lasartetik igaro ostean 20 minutu beranduago Urbilera.
-Hernanitik: 7:45, 8:45, 9:45, 12:45, 13:45, 14:45, 18:45 eta 20:45ean. 10 minututan Urbilera helduko dira zerbitzuok, 20 minututan Zubietara, ordu erdira Usurbila. 

Larunbatetan:
-Usurbildik: 7:15, 8:15, 14:15, 18:15, 20:15.
-Hernanitik: 7:45, 8:45, 14:45, 18:45, 20:45 (18:00etan Lasarte-Oriatik).




TREN ETA BUS ORDUTEGIAK