Koronabirusa

Posta bidez bozkatzea errazteko, Correos ordu gehiagoz zabalik

Noaua Aldizkaria 2020ko eka. 1a, 08:41

Astelehenetik larunbatera zabalik izango da aurrerantzean, baina baita astearte eta ostegun arratsaldeetan bi orduz. Besteak beste, uztailaren 12rako deituak dauden EAE-ko hauteskundeei begira, posta bidezko bozka tramitatzea erraztu nahi dute. Halere adi, posta bidezko bozka eskaera telematikoki ere bideratzeko aukera izango baita, eta modalitate honetako bozka postariek jasotzeko aukera izango da. Covid19-ak eragindako osasun krisialdia tarteko, hauteskundeak ahalik eta segurtasun berme handienez ospatzeko iragarri diren ezohiko neurrietako batzuk dira.

Uztailaren 12ko EAE-ko hauteskundeei begira posta bidezko bozkaren tramitazioa errazteko ordutegi zabalagoan irekia izango dute Correoseko bulegoa aste honetatik aurrera. Ohiko ordutegia berreskuratu du gaur; hemendik aurrera, astelehenetik larunbatera izango da zabalik, astelehenetik ostiralera 8:30-14:30 artean, eta larunbatetan 9:30-13:00 artean.

Horrez gain, aipatu moduan, datozen hauteskundeei begira posta bidezko bozkari lotutako tramitazioa errazteko astearte eta ostegun arratsaldetan ere irekia egongo da, 18:00-20:00 artean ere. Modalitate honetan bozka emateko eskaera bertan egin behar da uztailaren 2a baino lehen. Eskatutako dokumentazioa jaso ahala ere, ekainaren 22tik uztailaren 8ra bozka bide beretik eman ahalko da, Correoseko bulegoan.

Baina adi, hedabideek azken egunotan berri eman dutenez, modalitate honetako bozka eskaera telematikoki egin ahalko da correos.es bidez. Eta postariek ere jaso ahalko dituzte posta bidezko herritarren bozkak. Covid19-aren eraginez, bizi dugun osasun krisialdi honetan, hauteskundeak segurtasun berme ahalik eta handienez ospatu ahal izateko iragarri diren ezohiko neurrietako batzuk dira.

Aldaketak hauteslekuetan
Bizi dugun ezohiko egoera honetan, ezohiko hauteskundeak ospatuko dira baita. Uztailaren 12rako Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Legebiltzarra berritzeko bozketa egunerako hauteslekuen berri eman zuen duela astebete, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak, zehazkiago esanda, "sekzio, Hauteskunde-Mahai eta Hauteslekuen zerrenda" plazaratu zuen. 

Ohi bezala, guztira 9 hauteskunde mahai osatu izan dira inguruotan. Aipatu modu ordea aldaketa nabarmen bat bada guneei dagokienez. Orain arte bezala, bi hauteskunde mahai Kalezarko Haur Eskolan osatuko dira, mahai bana Santuenea Auzo Elkarteko egoitzan eta Aginagako eskolan, eta beste bi Zubietan. Zubieta bi mahai, dakizuenez, Usurbil eta Donostia aldeko lurretan bizi diren herritarrentzako, mahai bana. Usurbil aldean bizi diren zubietarrek Lanbide Eskolan bozkatu beharko dute, eskola publikoan aldiz Donostia aldean bizi direnek. 

Kaxkoan dator aldaketa; orain arte, Udarregi Ikastolan hiru hauteskunde mahai egokitzen zituzten, zonalde ezberdinetako herritarrak bertara bozkatzera joan zitezen. Adi, uztailaren 12an, Udarregi Ikastolan ez da bozkatzeko aukerarik izango. Mahai hauek Oiardo Kiroldegira lekuz aldatuko dituzte, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak berri eman duenez.

Udalerria

 

Barrutia

Saila

Azpisaila

Mahaia

Letrak

Hauteslekua

 

Hauteslekuaren Helbidea

USURBIL

1

1

 

A

AI

OIARDO KIROLDEGIA

GERNIKA IBILBIDEA 9

USURBIL

1

1

 

B

JZ

OIARDO KIROLDEGIA

GERNIKA IBILBIDEA  9

USURBIL

1

2

1

A

AZ

KULTUR ELKARTEA

SANTU-ENEA AUZOA 12 (URDAIAGA)

USURBIL

1

2

2

B

AZ

HERRI IKASTETXEA

ERRIBERAKO KALEA  7 (AGINAGA)

USURBIL

1

3

1

A

AI

HAUR ESKOLA

KALEZAR 

USURBIL

1

3

1

B

JZ

HAUR ESKOLA

KALEZAR 

USURBIL

1

3

2

C

AZ

LANBIDE-ESKOLA

ZUBIETA 9

USURBIL

1

4

 

U

AZ

OIARDO KIROLDEGIA

GERNIKA IBILBIDEA  9

DONOSTIA

6

12

2

B

AZ

ZUBIETA IKASTETXE PUBLIKOA

LEARRITZA 52 (ZUBIETA)

HAUTESKUNDEEI BEGIRAKO EGUTEGIA
-Maiatzak 19: hauteskundeen deialdi ofiziala.
-Maiatzak 19-uztailak 2: posta bidez bozkatzea eskatzeko aukera Correoseko bulegoan (atzerrian modu iraunkorrean bizi direnek ekainaren 13ra arte).
-Ekainak 1: hautagaien baieztapen ofiziala.
-Ekainak 13-17: bozketarako mahaiak osatuko dituzten lehendakari, bokal eta ordezkoak hautatzeko Udaletako zozketak.
-Ekainak 14-20: bozketa mahaietarako hautaturiko herritarrei jakinarazpenak.
-Ekainak 22-uztailak 8: posta bidez bozkatzeko aukera.
-Ekainak 26-uztailak 10: hauteskunde kanpaina.
-Uztailak 11: hausnarketa eguna.
-Uztailak 12: hauteskunde eguna.
-Abuztuaren 1a baino lehen: hautetsien izendapena.