Koronabirusa

Udalarekin hartuemanetan jarri eta hitzordua eskatzeko komunikazio bideen zerrenda

Noaua Aldizkaria 2020ko eka. 2a, 10:29

Maiatzaren 14an berreskuratu zuen Udalak jendaurreko zerbitzua udal erregistroan eta Gizarte Zerbitzuetan. Astelehen honetan, baita Potxoenean edota Sutegi udal liburutegian ere. Ahal den neurrian ordea telefonoa nahiz bide telematikoa erabiltzea lehenestea eskatzen da. Udalak sail ezberdinekin hartuemanetan jarri eta jendaurreko zerbitzua baliatu aurretik hitzordua eskatzeko komunikazio bideen zerrenda kaleratu du.

Usurbil "deseskalatze" prozesuan urratsak ematen doa astez aste, segurtasun neurri artean. Jendaurreko zerbitzua berreskuratu zuen Usurbilgo Udalak maiatzaren 14an udal erregistroan eta Gizarte Zerbitzuetan. Astelehen honetan Potxoenean eta Sutegi udal liburutegian. Horrekin batera, jada Potxoeneko bilera gelak, Sutegiko auditorioa, auzoetako lokalak baliatzen hasi gaitezke, beti ere beharrezko segurtasun neurriak hartuta, eta ezarri diren mugak errespetatuta. Ekainaren 8an Kiroldegiko gimnasioa irekiko du Udalak, hilaren 15ean igerilekua, segurtasun baldintzen artean baita.

Halere, ahal den neurrian Udalarekin hartuemanetan jartzeko telefonoa nahiz bide telematikoa lehenestea aholkatzen da. Horretarako udal sail ezberdinekin komunikatu eta zerbitzuotara joateko hitzordua eskatzeko telefono eta e-posta helbideen zerrenda kaleratu du Usurbilgo Udalak.

JENDAURREKO ZERBITZUA

Udal erregistroa eta Gizarte Zerbitzuak
Maiatzaren 14an berreskuratu zuten jendaurreko zerbitzua. Bertaratu baino lehen hitzordua eskatu beharko da telefonoz. Telefono dei horretan tramitazioaren zehaztasunak eman beharko dira eta gero udal langileek baloratuko dute Udalera joatea beharrezkoa den edo kontsulta edo tramitazio hori telematikoki bidera daitekeen. Udalera joatea ezinbestekoa den kasuetan, txanda bakoitzean kontsulta bakarra eta gehienez 2 herritar sartu ahalko dira, bietako batek laguntza beharko balu hirugarren batek sartu ahalko du. Herritarrek maskarak eraman beharko dituzte eta sartu aurretik eskuak garbitu beharko dituzte. Langileek pantailak jarriak dituzte mahaietan. Kontsulta bakoitza amaitzean, desinfekzio lanak egingo dira. Halere, zenbait tramite udaletxe atarian bideratu ahalko dira. 

Udal zergak ordaintzeko bi modu izango dira: udal-langileak ordainagiria eman eta bankura joanda, edota posta elektronikoz bideratuta.

Potxoenea eta Sutegi
Astelehen honetan berreskuratu dute bi guneotan jendaurreko zerbitzua. Potxoenearen kasuan, aurrez hitzordua eskatu beharko da. Sutegi udal liburutegiak berriz ez du liburutegia ireki, maileguen sistema berreskuratu du. Sutegi atarian mahaia jarria dute. Bertara joateko, maskarak jantzi beharko dira, pertsonen arteko 2 metroko distantzia errespetatu beharko da eta sartzerakoan eskuak garbitu beharko dira.

TELEFONO ETA E-POSTA HELBIDEAK
Udal zerbitzuekin hartuemanetan jartzeko bideok dituzue:

Udala
943 371 951
erregistroa@usurbil.eus

Gizarte Zerbitzuak
943 377 110
gizarte-zerbitzuak@usurbil.eus

Potxoenea
943 371 999
itzultzailea@usurbil.eus

Sutegi udal liburutegia
943 360 692
688 625 477 (Whatsapp zerbitzua)
biblioteka@usurbil.eus

Sutegiko auditorioa eta erakusketa gela
943 371 999
itzultzailea@usurbil.eus

Oiardo Kiroldegia
943 372 498
kirola@usurbil.eus

Auzo-lokalak
943 371 951
zerbitzuak@usurbil.eus