Euskotren ohiko ordutegian asteburuan, eta astelehenetik aurrera udakoan

Noaua Aldizkaria 2020ko eka. 5a, 08:00

Azken aldian astero ari dira eguneratzen garraio zerbitzuetako ordutegiak. Aldaketa gehiago datoz egunotan; larunbatean asteburuetako ohiko ordutegia berreskuratuko du Euskotrenek. Aurreko urteetan baino lehenago, astelehenean indarrean jarriko du udako ordutegia.

Aldaketa gehiago garraio zerbitzuen ordutegiei dagokienean. Abiatzear dugun asteburu honetan, larunbat, igande eta jai egunetako ohiko ordutegia berreskuratuko du Euskotrenek. "Ekainaren 6an eta 7an (larunbata eta igandea), larunbatetako, igandeetako eta jaiegunetako ohiko maiztasuna eskainiko da (zerbitzuaren % 100)", ohartarazi du. Gogoan izan, lan egunetan jada ohiko zerbitzuak eskaintzen dituela Euskotrenek.

Eta adi, datorren astelehenean (ekainak 8), aurreko urteetan baino goizago jarriko du indarrean udako ordutegia. "Udaren helduerarekin, Euskotrenek bere eskaintza egokituko du udarekin lotutako mugikortasun-beharrak asebetetzeko. Horrela, ohiko tren-zerbitzua indartuko da hondartzak dituzten kostako udalerrietarako lekualdatzeak errazteko. Aurten, bizi dugun egoera kontuan hartuta, Euskotrenek udako zerbitzuak aurreratzea erabaki du modu efizienteagoan erantzuteko gure erabiltzaileen mugikortasun-beharrei".

Usurbil zeharkatzen duen tren zerbitzuei dagokienez, asteburuetako joan etorrietan antzemango dugu aldaketa handiena; "indartuko egingo dira asteburuetako eta jaiegunetako zerbitzuak" Donostia-Zumaia artean. 

Informazio gehiagorako: 
944 333 333
euskotren.eus


Taxibus udal zerbitzua
65 urtetik gorakoentzako zerbitzu pertsonalizatua eskainiko du soilik. "Bakarrik moldatuko ez balira, laguntzaile gazteago batekin joan ahal izango lukete", argitu du Udalak. Taxibusa baliatu behar duenak deitu dezala aurrez 630 643 596 telefono zenbakira. 

Lurraldebus
Astebeteko tartean, berriz eguneratu ditu Lurraldebusek bus ordutegiak. Zenbait autobus-lineetan zerbitzuak maizago eskainiko ditu aurrerantzean. Ohartarazi dutenez, maskara erabiltzea ezinbestekoa izango da. “Bidaiariak zutik garraiatzeko plataformak dauden autobusetan, bidaiarien ardura izango da beste bidaiariekiko ahalik eta distantzia handiena mantentzea, eta erreferentzia gisa eseritako plazen erdiak eta zutik bidaiatzeko egokitutako eremuan metro karratuko bi bidaiari hartuko dira”.

Zutik garraiatzeko plataformak ez dituzten autobusen kasuetan, “bidaiarien artean gutxienez eserleku bat hutsik utziko da. Elkarrekin bizi diren bidaiariek soilik bidaiatu ahal izango dute elkarren ondoan”. Informazio gehiagorako:
900 300 340 (8:00-22:00)
lurraldebus.eus
Lurraldebusen app-a

UK09 (Zumaia-Donostia)
Astelehenetik ostiralera:
-Usurbildik Donostiarantz: 7:10, 7:45, 8:10, 8:45, 9:15, 9:45, 10:15, 10:45, 11:15, 12:15, 13:15, 13:45, 14:15, 14:45, 15:15, 15:45, 16:15, 16:45, 17:15, 18:15, 19:15, 19:45, 20:15, 21:15, 21:45, 22:35.
-Usurbildik Oriorantz: 7:15, 8:15, 8:45, 9:15, 9:45, 10:15, 11:15, 12:15, 12:45, 13:15, 13:45, 14:15, 14:45, 15:15, 15:45, 16:15, 17:15, 18:15, 18:45, 19:15, 19:45, 20:15, 20:45, 21:45, 22:45.

Larunbat, igande eta jai egunetan:
-Usurbildik Donostiarantz: 8:10, 10:10, 12:10, 14:10, 17:10, 19:10.
-Usurbildik Oriorantz: 9:30, 11:30, 13:30, 15:30, 18:30, 20:30.

T2 (Aginaga-ospitaleak)
Egunero:

-Usurbildik egunero eta orduro abiatuko dira zerbitzuak 7:20-21:20 artean (7:17an, 10:17an eta 14:17an eta 20:17an Aginagatik), 15:20ean izan ezik.
-Ospitaletik orduotan: 8:10, 8:50, 9:50, 11:10, 11:50, 12:50, 13:50, 15:10, 16:10, 16:50, 18:10, 18:50, 19:50, 20:50, 22:10ean. Denak helduko dira Usurbileraino. Aginagaraino, 13:50, 15:10, 19:50 eta 22:10ean ospitaletik abiaturiko zerbitzuak.

T6 (Usurbil-Hernani)
Astelehenetik ostiralera (lan egunetan):

-Usurbildik: 7:15, 8:15, 9:15, 13:15, 14:15, 18:15, 20:15. 10 minutura helduko da autobusa Zubietara, Lasartetik igaro ostean 20 minutu beranduago Urbilera.
-Hernanitik: 7:45, 8:45, 9:45, 12:45, 13:45, 14:45, 18:45 eta 20:45ean. 10 minututan Urbilera helduko dira zerbitzuok, 20 minututan Zubietara, ordu erdira Usurbila. 

Larunbatetan:
-Usurbildik: 7:15, 8:15, 14:15, 18:15, 20:15.
-Hernanitik: 7:45, 8:45, 14:45, 18:45, 20:45 (18:00etan Lasarte-Oriatik).




TREN ETA BUS ORDUTEGIAK