2020/06/16 09:00

Deialdia

Hauteskundeetarako mahaikideak hautatzeko zozketa

Hauteskundeetarako mahaikideak hautatzeko zozketa
Usurbilgo Udala, Usurbil

Ordua: 09:00.
Tokia: Usurbilgo Udala.
Zehaztasunak: uztailaren 12an deitu diren EAE-ko Legebiltzarra berritzeko hauteskunde egunez, hauteslekuetako mahaietako lehendakariak, bokalak eta ordezkoak hautatzeko zozketa egingo du Udalak, ekainaren 16ko ezohiko udalbatzarrean. Zozketa egin eta hurrengo egunetan, mahaikideei jakinarazpena udaltzaingo bidez helaraziko zaie.
Oharra: hauteskundeok berez apirilaren 5erako deitu ziren. Hitzordu hartarako mahaikideen zozketa egin zuen Udalak. Baina izendapen haiek baliogabetuak geratu dira.
Informazio gehiago: euskadi.eus
Deitzailea: Usurbilgo Udala.