Merkataritza hizpide

Marije denda: “Arropa eta aldagelak desinfektatzeko makina erosi dugu”

Noaua Aldizkaria 2020ko eka. 17a, 09:07

Maiatzaren erdialdean zabaldu zutenetik hona, Marije arropa dendan ohiko ordutegian ari dira lanean. "Gainontzean, arropa eta aldagelak desinfektatzeko makina dugu", azaldu digute.

NOAUA! Berriro martxan zaudete. Noiz ireki zenuten denda?

Marije denda: Maiatzaren 11n zabaldu genuen.

 

Bezeroen erantzuna zer moduzkoa izan da?

Ondo erantzun du.  Hasiera batean bereziki, ezin zutelako Usurbildik atera.

 

Etxealdikoa ez zen garai erraza izango zuentzat.

Ez. Urduri eman genituen konfinamenduko asteak, zer gertatuko zen jakin gabe. 

MARIJE

“Bonuen salmentak oso ondo funtzionatu du gure dendan”

 

Udaberriaren atarian itxi behar izan zenuten denda.

Udaberriko generoa hemen genuen, dendan. Eta ezin saldu.  Ia hiru hilabete itxita egon eta gero, negatiboan ekin diogu.

 

Udalak martxan jarri berri duen bonu salmenta lagungarria izan al da zuentzat?

Jendeak erantzun du. Guk  adibidez dena salduta daukagu.

 

Bultzada hori eskertzekoa izango da hortaz?

Bai. Lagungarria izan da.

 

Luzatu beharko luketela uste duzue?

Guretzat ederra litzateke. Ideia ona izan da eta hemen  oso ondo funtzionatu du. Duela bi urte adibidez, Eusko Jaurlaritzak herriko merkataritza sustatzeko bonuak atera zituen eta kanpaina hark ere oso ondo funtzionatu zuen. Eguberrietan izan zen. Oso ondo atera zen.

 

Prebentzio neurriak bete behar dira toki guztietan. Baita dendetan ere. Zuek ondo egokitu al zarete egoera berrira?

Maskararekin etorri behar da. Gainontzean, arropa eta aldagelak desinfektatzeko makina dugu.

 

Propio eskuratu behar izan al duzue?

Eta ultrabioletazko makina ere bai. Hau da bizi dugun egoera eta egokitu beharra dago.