Zorione Mendezen "Marrak" erakusketa Artzabalen

Noaua Aldizkaria 2020ko eka. 21a, 10:12

Sortze lan bilduma berri batez gozatzeko aukera izango duzue asteotan Artzabalen: Zorione Mendez herritarrak "Marrak" uztako lan bilduma bat ikusgai jarri du bertan.

Artzabalen ikusgai izango duzue bere “Marrak” uztako sortze lan sorta bat uztailaren 31ra arte. Zorionek berak plazaraturiko albiste honi atxikitako bideoan duzue erakusketa honen lagin bat.

Sortze lanotako bat gainera zozketatu asmo du. Zozketan parte hartzeko Artzabal jatetxeko barrako eltxetxoan “borondatea eman (diru, mezu, iritzi, olerki, goxoki, marrazki… bidez). Ondoren izena eta telefono zenbakia utzi bertan egongo den paper batean”. Papertxo hauen artean egingo da ondoko irudiko lanaren zozketa. “Gogoratu erakusketan trukea ere bultzatu nahi dudala”, gogorarazi du Mendezek.