Kultur Bira

Kultur Biran izena emateko bideo tutoriala

Noaua Aldizkaria 2020ko eka. 23a, 07:22

Usurbilgo Kultur Birako ekimenetan parte hartzeko, lehenbizi usurbilkultura.eus web orrialdean eman behar da izena. Bideo tutorial bat egin dute, "web plataformaren ñabardurak barnebiltzen dituena. Zabaldu, batez ere, gailu elektronikoekin iaioak ez direnen artean, garrantzitsua da", ohartarazi dute antolatzaileek.

Gogoan izan Kultur Birako ekitaldiak doanekoak direla. Eta soilik usurbildar direnek eskura ditzakete sarrerak. Bideo honetan dituzue sarrerak eskuratzeko argibideak. 

Izen-ematea eta sarrerak eskuratzeko prozedura aldiz, web orrialde honetatik egin behar da: usurbilkultura.eus